2016(e)ko martxoaren 9(a), asteazkena

INDIBITIKO IRTEERA



NIRE BIZIPENA
Nire eskolarekin lotura handia dut. Oraindik ere bazkariak egiten ditugu taldeko guztiak. Orain errazagoa da, wasaparekin talde bat sortu dugulako.
45 urteko lagun hauekin, istorio asko pasa ditut batera, eta asko eta asko familiakoak bezala hartzen ditut. Gure lehenengo eta bigarren mailak Igorren izan ziren, nahiz eta beste ikastola baten matrikulatuta egon. Zefe Ziarrustarekin egon ginen Igorren baina San Nicolas ikastolan matrikulatuta nengoela agertzen da.  Garai berdinean, Igorreko eskola zegoen,  Ignacio Zubizarreta. Amak Arratiako ikastolara bidali ninduen. Alarguna zen eta ikasketak nahi nuen tokian ordainduta nituen. Baina berak horretan sinisten zuen, eta bertara bidali zigun. Ikastola txikitxo batera. Zefe Ziarrusta oso gizon ona eta jatorra zen. Bere Dyane 6an eramaten gintuen etxera. Oso gizon aurrerakoia zen. Kantu asko ikasi genituen berarekin. Atsedenaldiko ordua landa batean zen. Han jolasten genuen lehenengo eta bigarren mailakoak ez zegoelako beste mailarik. Txakurra ere bagenuen. Oso pozik bizi ginen eta barre asko egiten genuen. Gogoratzen naizena biderketako taulak ikastea asko kostatu zitzaidala baina berak beti trasmititu zidan lasaitasuna.
Hirugarren mailan, Arteako ikastola  lortu zuten gure gurasoek. Horretaz ere oso arro  gaude. Ikastola CN Arratiako ikastolan izenarekin zabaldu zuten. Baina publikoa zen. Irakasle oso gazteak ziren. Ilusio handiko pertsonak. Saiokaren garaikoak gara. Ikastola zabaldu eta gu ginen azkeneko kurtsoa, hirugarren mailakoak, lehenengo promozioa.
Baina ikastola honetan ere momentu oso txarrak ere pasa ditut. Hori esan nahi nuen ezeri ekin baino lehen.
Indibitirako bidaia deituko diot nire pasadizoari. Dimarako lehen irtera zen. Nuria nire laguna eta ni bere aitarekin San Lorentzora joan ginen. Handik irakasleekin Indibitira oinez joateko. Oso urduri geunden. Lo egiteko sakua, nirea momia estilokoa zen, batzea kostatzen zitzaidan. Egun iluna zen. Han ez zegoen libururik. Baina bai gure gelako guztiak. Literatatan egin behar genuen lo. Eta mutilen aurrean aldatu.
Oso deseroso egin zitzaidan  baserri hartara joatea, hotza sentitzea eta argirik gabe egotea. Irakasleak Renault 5 barri bat eraman zuen. Hori gogoratzen dut eta besteok ez dakit nola igo genuen.
Gogoratzen naizena hau zen, literetan egin genuela lo eta momentu batean gelan nengoela klaseko mutil batzuk, zazpi izango  ziren, denen  artean hartu eta frakak bajatzen hasi zirela. Oso txarto pasatu nuen. Bajatzen hasi zirenean zarata bat egiten zuten ua ua ua eta ni oso lotsatuta sentitu nintzen. Hain lotsatuta ez niola inori kontatu. Ez nuen irakasleek jakiterik nahi, eta nire amak ere ez. Txikitan hori  ez jakitea niretzat oso garrantzitsua zelako.
Baserri horretatik gogo handiak nituen etxeratzeko. Baina etxeratzerako momentuan, irakasleak ez zuen autoa ateratzen, lupetz handia baitzegoen. Maria Angeles Larraondo deitzen zen irakaslea eta negarrez hasi zen. Karmele  Angoitia, beste irakasleak lasaitzen zuen aldi berean.
Klaseko mutilak paluak jarri eta azeleratzeko esaten zien. Kotxea atera zuten. Danok txaloka hasi ginen. Oso ondo sentitu ginen gure irakaslei lagundu genienean.
Hitz gutxitan esateko hori da lehen pasadizua gogoratzen naizena. Dena den Apirilak 23 an berriro denok ikusiko gara. Esanak esan, hori gorabehera, asko maite baititut.

2016(e)ko martxoaren 3(a), osteguna

AURKEZPENA

 Arratsalde on!!   
Gu EHUko irakasle eskolako ikasleak gara* eta blog honen bitartez, Ikastetxearen antolakuntzari dagozkion edukiak argitaratuko ditugu. Espero dugu zuentzako baliagarria izango dela. :)

* Nile Petralanda, Mikel Malaxetxebarria, Aitziber Iza, Ekhi Ziarrusta, Iratxe Odriozola, Nerea Markes, Asier Morales eta Maitane Jaio.