2016(e)ko maiatzaren 15(a), igandea

GURE PROPOSAMENA

Proposamen hau, edozein ikastetxetara luzatzen dugu. Gure helburua kasu honetan adimen emozionala lantzea da eta hau antzerki bidez bideratu nahi dugu. Uste dugu horrelako ekintzekin parte hartzea handiagoa izaten dela eta jendea honen parte izatea nahi dugu. Honekin batera, enpatia, emozioen menperatzea edota bullying kasuak landuko dugu eta haurrak gure ekimen hauetatik batez ere emozionalki garatuago ateratzea nahi dugu. Gurasoen parte hartzea ere sustatuko dugu, hauek baitira lehendabiziko elementuak hau jakiteko beharrizana dutenak, eta horretan ere lagundu nahi dugu. Beraz gure helburua antzerkiak egiten hastea da, honek arrakasta izatea, ikastetxez ikastetxe balore hauek banatu ahal izateko.

HELBURUAK:
Ikastetxeetan planteatutako proiektu honen luzaroko helburua ikasleen adimen emozionala lantzea da. Horretarako prozesu jarraitu bat burutuko da, non ikasgeletan astero ekintza praktiko eta dinamiko ezberdin bat burutuko den. Antzerki antzeko zerbait egiten arituko gara, honekin ikuslegoa geureganatu nahian. Aipatutako ekintzetan kontzentrazioa, enpatia, emozioen menperatzea, sozializazioa edota bullyingaren presentzia landuko dira, jorratutako gai guztiak konbinatuz hasieran aipatutako helburua lortzen delarik. Parte hartzeari ere bere garrantzia emango diogu, elkarren artean harremanak egitea oso garrantzitsua baita, eta horrela kontaktu fisikoa ere bultzatuko dugu. Lotsa alde batera utziz, eta ikasle ausartak bihurtzeko asmoz.

Honez gain, eta helburu horien artean, gure proiektu hau eskoletan onartzea ere bada beste helburuetako bat. Arestian aipatutako elementu horiek ardatz hartuta, eskoletan sartzearekin txikitatik nahi dugu ikasleak horren kontziente izatea eta batez ere beraien sentimenduak kontrolatu, ulertu, besteenak ulertu, etab. hau da, benetan adimen emozionala garatzea.

BALIABIDEAK:

Baliabideak eskolako ekintzak aurrera eramateko ezinbesteko baliabideak dira.

Materialak:
Baliabide materialei dagokienez, lehenik eta behin ezinbestekoa dugu entsaioak egiteko gela bat. Honez gain, eskola bakoitzean antzezlana egiteko gela bat ere beharko dugu, ikusleak sartzeko lekuarekin eta eskoletara heltzeko garraioa ezinbestekoa dugu.
Antzerkia egiterako orduan, musika aparatuak, mozorroak, panelak eta makillajea ere beharko dugu, ingurunera hobeto egokitzeko antzezlana.

Pertsonalak:
Baliabide pertsonalen bidez, proiektua aurrera atera daiteke izan ere, ideiaren sortzaile diren antzezlerik gabe ez litzateke antzerkirik egongo. Gainera antzerkiko parte diren bitartean arduradun desberdinak izango dira: taldeko zuzendaria, antzerkiaren funtsa zein den argitzen duena eta hau gidatu; idazkaria, kontratuen eta diruaren ardura duena; kudeatzailea, kanpoko elkarteekin harremanetan jarriko dena.

Antzerkiak ikuslegoari zuzendutakoak dira, kasu honetan haurrei. Ikusle gabe antzerkiak ez luke zentzurik izango, ez litzatekeelako kontzientzia piztearen helburua lortuko.
Gainera ikastetxeko zuzendaritza taldeak eta guraso elkarteak kasu honetan izugarrizko garrantzia dute izan ere hauek baitira proiektua aurrera ateratzeko baimena emango dutenak.

Funtzionalak
Antzezlanak eskoletan egingo ditugu, konkretuki gelaren batean, normalean ikus-entzuteko  gelan izango da eta gela horrek, eskolan, funtzio desberdinak izango ditu, hala nola bideoa ikusteko, ikasleek euren proiektuak aurkezteko…

Langileoi dagokionez, beti libre egongo gara edozein egun zein ordutan antzerkiak aurrera eramateko, eskaeraren arabera.

Antzerkiengatik eskatutako dirua, lehenik eta behin lanera behar ditugun elementuentzako izango da erabilia eta ondoren gure soldatak lortzeko.

Antzerkia sortzean astean lau aldiz elkartuko gara, baina behin hau finkatu ostean, astean birritan burutuko ditugu entsaioak (betiere gehiago behar ezpada).

Dirua (kantitate bat eskatu eta lehenik eta behin guk behar dugun materiala erosteko eta gero soldatak bideratzeko).

EGITURA:
Egitura osatzen duten elementuak helburuak lortzeko funtzioa zehazten zaizkien banakoak dira. Gure kasuan, antzerkilariek, taldeko zuzendariak, kudeatzaileak eta idazkariak hartuko dute parte zeregin honetan. Hauek koordinazio eta antolakuntza bideratzen dute, banakako bakoitzak bere rola izanez: antzerkilariak (performanzaren bitartez ikasleen emozioak lantzea), zuzendariak (taldeko ordezkariaren papera betetzea), kudeatzaileak (beste erakunde batzuekin harremanetan jartzea) eta idazkariak (idazkari lanez arduratuko da). Gure konpainian barne funtzionamendua hobea izateko helburuarekin kargu desberdinak finkatu dira baina aldi berean, guztiok izango gara sortutako proiektuaren parte hartzaile (antzezleak).

Eskola, ikastetxe, ikastola… izan daiteke proiektu honen parte hartzaile gai hau mugagabea delako eta lantzea ezinbesteko ikusten dugulako. Gure kudeatzailea aipatutako erakundeetara zuzenduko da zuzendari talde eta guraso elkartekoei gure proiektuaren proposamena egiteko. Batzuetan, zuzendaria izaten da proposamena onartzen duena, lantzen diren edukiak eskolan landu nahi duenarekin bat datozelako. Beste batzuetan ordea, guraso elkartea da erabakia hartzen duena eta proiektua eskolan burutzen bada ere, denbora librean izaten da (eskolaz kanpoko ekintza bezala). Gainera, edozein tokitako funtzionamendu hobea izateko legeak eta arauak bete behar dira, gureak adibidez, 30 ikasle baino gutxiago izatea ikasleen parte hartzea handiagoa izateko, isiltasuna, errespetua...

Beste egitura aipagarri batzuk, zuzendaritza taldea, irakasleak eta ikasleak izango lirateke. Proiektua gauzatu ahal izateko hezkuntza zentroko eta honetatik kanpoko hainbat kideen partaidetza behar da. Lehenengo eta behin, ikastetxeko zuzendaritza organokoek edota guraso elkarteak proposatutako proiektua onartu behar du. Ontzat eman denean antolakuntza orokorra (egutegia, ordutegia, arauak, etab.) gauzatu behar da eta horretarako instituzioko hainbat sektoreetako kidez osaturiko batzarrak egin behar dira aukeratzeko. Baimena izan ondoren, gu lanean hasiko gara, izan ere, ez dugu beste zerbitzu eta profesionalekin (garraio, jantoki…) kontaktuan jarri behar.

KULTURA:
Kultura ohituretaz arduratzeaz gain, ikastetxeko kultura bere izaera eta lan egiteko eran oinarritzen da¸ ahalmen intelektuala landu eta garatzeko ezagutza eskuratuen multzoa da. Gure proposamen honekin, talde lana sustatzeaz gain, ikasleek antzezlanaren bidez adimen emozionala zer den ezagutu eta hari buruzko informazioa barneratuko dute, praktikotasunaren eta dinamikotasunaren eskutik. Hezkuntza ez-formala da, beraz, antzezlanaren bidez tranmititzen dena ikasleek konturatu gabe adimen emozionalaren alorreko hainbat aspektu ikasten baitituzte.

Kulturarekin jarraiki, aipatutako gai hori barneratzeaz gain, antzezlanaren bidez euskararen erabilera sustatuko dugu, eta gure hizkuntzaren bidez ikasketa praktikoago batean oinarrituko da proiektu hau. Beraz, laburbilduz, antzerki honekin gure lan egiteko era elkarlanean eta koordinazioan oinarritzen dela esango genuke, emozioak lantzeko biderik onena baita lan kooperatiboa.


TEKNOLOGIA

Hasieran, taldean adostutako idea bullyng-ari aurre egiteko eta hau prebenitzeko proiektua sortzea izan zen baina gero, konturatu ginen adimen emozionala lantzeak ondorio hobeak ekarriko zituela, ez bakarrik bullyng-a prebenitzeko baizik eta haurren zoriontasuna eta estabilitate emozionala ekarriko zuelako.

Ideia ondo zehaztu ondoren, hau nola transmititu pentsatu genuen eta eskola bakoitzean denbora labur batez egongo ginela kontutan hartuta, antzerki esanguratsua egitea zela erabaki genuen ideia onena. Antzerkiaren proposamena eta gero, ezinbestekoak ziren sentimendu eta egoerak azaltzeko gidoi bat prestatu genuen, ikuslegoaren bizimodu eta sentimenduetara egokituak. Gure prozesua normalean beti izaten da berdina. Lehendabizi gidoia prestatu eta hau landu. Pertsonaiak banatzen ditugu eta entsaioak egin. Hala ere lehendabizi, ikastetxeetara joaten gara honen berri ematera lehendabizi zuzendaritzara hurbildu eta honek jakinaren gainean jarriz. Baita guraso ordezkari taldea ere. Eta baiezkoa bada, hauekin batu eta data eta ordua pentsatzen da, beraien ordutegira moldatuz. Azkenik aztezpena egiten dugularik.

Ipuin musikalean edo antzerkian, adimen emozionala lantzea izango litzateke helburua eta horretarako, antzerkian gure ikuslegoak egunero aurkitzen dituen egoerak landuko ditugu, euren larritasunak azalduz eta bakoitzaren sentimenduak zeintzuk diren adieraziz. Antzerkian bertan bakoitzaren sentimenduak azaltzean, hauek azaltzeko beldurrik eza eta enpatia ere landu nahi ditugu, horrela, egoera zailak ekiditeko.

Hau guztia prestatu ostean, hainbat eskola eta ikastoletan aurkeztu genuen gure lana edo proposamena.

Gure proiektua eskolan onartua izateko, guraso elkartea jakinaren gainean jarri behar dugu eta hauek motibatu, adimen emozionalaren garrantziaz kontzientzia piztu eta hau lantzeko gogoa pizteko euren artean. Gainera zuzendaritza taldean ere, adimen emozionala lantzean inguru akademiakoan duen hobekuntza azalduko dugu, denen artean proiektua aurrera ataratzeko.


 INGURUNEA:
Antzerki taldea ez da isolaturik dagoen erakunde bat, gizartean murgilduta dagoen erakundea baizik, bertako gainontzeko ikastetxe, erakunde zein taldeekin harremanetan izanez. Kanpo elementu edota erakunde hauek eragin zuzena dute honengan, hau da, antzerki taldearengan; honek, kanpoko elementu zein erakundeetan duen moduan.        

Gure egoera honetan ikusi daitekeen bezala, antzerki taldea kanpoko erakundeekin jartzen da harremanetan, Bizkaiko lurretan diren ikastetxeekin alegia. Honen bitartez, probintzi berdinean diren herrialde ezberdinetako ikastetxe hauekin harremanetan izanez eta sare bat eraikiz.     
     
Hartu eman honetan, kanpoko elementuek eragin zuzena dute antzerki taldearengan eta antzerki taldeak kanpoko elementu zein ikastetxe ezberdinengan. Antzerkiaren lanketa honetan haurren parte-hartzean eta euskalki ezberdinen lanketan, maila sozio-ekonomiko zein -kulturalen aniztasuna ematen da, hau horrela, tokian tokiko modu ezberdin baten landuz.

Antzerki taldea erreparatuz gero, Munitxibarren kokatua dagoelarik, herri euskaldun batean kokatua dago. Herri euskaldun, eta zehatzago esanda, Bizkaitar baten parte izanez, gure ahotan mintzatzen eta lantzen dugun euskara bizkaitarra da. Azken urteotan euskal probintziek jasan dituzten aldaketak aztertuz, antzerki bidez euskalki bizkaitarra landu eta indartu nahi da eraikia dugu sarean diren ikastetxeetan.

2016(e)ko maiatzaren 11(a), asteazkena

6 ADIERAZLE EREDUGARRIENAK

Post honetan, adierazle bakoitzeko adibide bat jarriko dugu. Horretarako, taldekide guztion lanak irakurri eta egokienak edo osoenak direnak aukeratu ditugu:

HELBURUAK:  Ikasleen ohiturak egiteko helmugak ezartzen dira. Pertsonaletan zein bere kideekin edo irakasleekin duen harremanetan oinarrituz. Helburuak ezartzeko urteko plan bat, urte osoan burutuko diren edukiak eta helburuak adieraziz, esaterako Nerea Markesek eginikoa: Helburuak- Maitasunezko irteera

BALIABIDEAK:Ikastetxeak ezarritako helburuak lortzeko eta ekintzak aurrera eramateko ezinbesteko elementuak dira baliabideak. Hiru talde nagusi bereiz ditzakegu, baliabide materialak, pertsonalak eta funtzionalak. Ebidentzia hauek kontutan hartuta, Nile Petralanda-rena aukeratu dugu. : Baliabideak- baratzera irteera

TEKNOLOGIA: Teknologiari begira, ez gara aparatologiaz edo tresneriaz ari, baizik eta helburuak lortzeko beharrezkoak diren pausuak betetzean datza, hau da, planifikazioan, prozesu bat betez eta metodologia desberdinak arakatuz. Ebidentzia adierazgarrienak dituen pasarte honen egilea Maitane Jaio dela uste dugu; hemen bere linka: Teknologia- Eskola garaia gogoratzen

EGITURA: Ikastetxe edo instituzio bateko elementu desberdinen harremantzea, bateratzea edo elkarlanari deituko genioke. Hemen, zentroko kideen eginkizunak agertuko dira, baita familiaren parte hartzea ere, elkarren arteko lotura eta helburuak betetzeko dituzten kontaktuak eta jarrerak, eta hori guztia Asier Moralesen testuan argi ikusten da. Hona hemen linka: Egitura- Donostira goaz

KULTURA: Dakigunez, kulturaren barnean ikastetxearen antolamenduko kide guztiek partekatutako esanahi, printzipio, balore eta sinesmen multzoek hartzen dute parte. Beste bost elementuen (helburuak, baliabide, egitura, teknologia, eta ingurunea) euskarria da, hori dela eta, guzti hau deskribatzen duen post adierazgarriena  Iratxe Odriozolak eginikoa da. Hona hemen linka: kultura- Espejora irteera
 
INGURUNEA: Ikastetxea dagokionez, ez da isolaturik dagoen erakundea, gizartean murgilduta dagoen instituzioa baizik. Bertako gainontzeko kanpo elementuek eragin zuzena dute honengan, ingurune baten kokatua delako eta ingurune horrek eragina duelako gizartean, sare bat sortuz. Luzez eztabaidatu ondoren, hauxe da aukeratutako lanketa, Mikel Malaxetxebarriak eginikoa: Ingurunea- Uzta bildu

2016(e)ko maiatzaren 10(a), asteartea

INGURUNEA - Uzta bildu


INGURUNEA

Ikastetxea ez da isolaturik dagoen erakunde bat, gizartean murgilduta dagoen erakundea baizik, bertako gainontzeko ikastetxe, erakunde zein talderekin harremanetan izanez. Kanpo elementu hauek eragin zuzena dute honengan, ikastetxeak kanpoko elementuetan duen moduan.  
Bizipenean ikusi daitekeen bezala, ikastetxea kanpoko erakunde batekin jartzen da harremanetan, Zuhatzako kanpamentuarekin zehazki. Honen bitartez, kanpo erakunde honekin harremanetan izatean, beste probintzia bateko jendearekin jardutean eta elkar bizitzean,  maila sozio-ekonomiko zein -kulturalen aniztasuna ematen da.         
Hartu eman honetan, kanpoko elementuek eragin zuzena dute ikastetxearengan eta ikastetxeak kanpoko elementu zein erakunde ezberdinengan. Kontakizunean ikusi daitekeen bezala, gure ikastetxeko ikasleak, Bizkaiko ikastolako ikasleak direla jakinik, beste probintzia bateko kanpamentuan direlarik, bertan sustatzen duten parte hartzea, kanpokoekin harremanak sendotzea, eta erabat azpimarragarria den, bi hizkuntza edo gehiagoren lanketa suposatzen du, elebitasuna edo eleaniztasuna sustatuz.

Gure ikastolari erreparatuz gero, Gernika-Lumon kokatua dagoelarik, herri euskaldun batean kokatua dago. Herri euskaldun baten parte izanez, ikastolak era berean erantzuten du, bertoko hizkuntzari indarra emanez, honetarako, hezkuntzan den eredua D ereduan izanez. Hau horrela, ama hizkuntza bai herriaren partetik bai ikastolaren partetik erabat babestua dago. Horrez gain, azken urteotan herriak jasan dituen aldaketak aztertuz, ikastetxean elebitasun edota eleaniztasuna lantzen da, gizartean diren hizkuntza nagusiak menperatzeko gai izanez, gizabanako bakoitzaren komunikazio gaitasunak garatuz. Horretarako ikastetxean den Hizkuntza Proiektuak bultzatzen dituen zenbait ekintzen artean ageri da, irteera bat eginez herrialdez aldatu eta kanpora joatearen planteamendua, bertan gazteleraz edo ingelesez mintzatzeko aukera izanez.

KULTURA - Uzta bildu


KULTURA

Ikastetxearen jarduteko moduak dira, bertan, antolamenduko kideek konpartitzen dituzten esanahien, printzipioen, baloreen eta sinesmenen multzoa osatuz. Hau gehienetan ez da idatzita egoten, baina ekintzetan islaturik agertzen da. 
Bizipenari erreparatuz gero, arazo ekonomikoari aurre egiteko ikasle taldearen eskaeraren aurrean, bai zuzendaritzak bai gurasoek zein bestelako ikastetxeko organoek, hala nola, tutoreak, baiezko edota baimena ematearen ekintzan islatzen da. Erabaki eta eztabaida hauetan elementuen artean den  erlazio edo harremana nahiko horizontala dela esan daiteke, denen artean erabakitzen baitira. Bertan,  baimen honen bitartez burututako ekintzen bitartez landutako printzipio eta baloreen aurrean ikasleen jarrera positiboa azaleratzen da, honen bitartez autonomia landuz. Talde lana sustatzen den ekintza honetan, bai irakasle, ikasle eta bestelako elementuen parte-hartzean antolamendu edota kudeaketa-prozesu esanguratsu eta eraginkorra bideratzen da, zentroaren eta pertsonen portaeran eragin positiboa izanez.

TEKNOLOGIA - Uzta bildu


TEKNOLOGIA

Istorioa erreparatuz gero, kanpamentuetan den monitorearen programazioa edo plangintza, eta honen bitartez jarduteko modua, dela ikus genezake. Programazioa edo plangintza honen bidez ekintza ezberdinak antolatu ditzakegulako, zergatiaren ezagupenetik justifikatzen den planifikazioa baita, momentuan momentuko egoera kontrolpean izateko moduan. Bertan, eguneko zein momentutan zein ekintza den egokiena aukeratuz errekurtso eta irtenbide ezberdinak kontuan izanik, hala nola, eguraldia edo beste edozein gertakari izan daitekeen legez. Beti ere aurretiaz analisi prozesu baten ondoren justifikatuz.

EGITURA - Uzta bildu


EGITURA

Ikastetxeko helburuak lortzeko funtzioa zehazten zaizkien banakoak dira. Hauek ikastetxearen koordinazio eta antolakuntza bideratzen dute, banakako bakoitzak bere rola izanez. Kasu honetan, istorioari erreparatuz, ikastetxean badira zenbait aginte organo, besteak beste zuzendaritza taldea. Honi jarraikiz, irakasle-taldeen modalitateak, gure zikloko tutoreak direnak. Honetaz aparte, kanpamentura joateko izaniko zerbitzuak ere kontutan izan behar dira, autobusa esaterako. Azkenik, egitura informala erreparatuz gero, gurasoen esku-hartzea eta hauen erabakiak erabat esanguratsu eta eraginkorrak dira, unitate edota elementu guzti hauen artean dagoen erlazio-sisteman jarduteko prozedura eta erabakien hautaketetan denen arteko harremana nahiko horizontala delarik, erabakiak elementu denen artean eztabaidatu eta erabakitzen baitira. Beraz kontutan hartu beharrekoa da azken hauen funtzioa ikastetxeko erabakietan.

BALIABIDEAK - Uzta bildu


BALIABIDEAK

Ikastetxeak ezarriak dituen helburuak lortzeko duen legatua osatzen dute. Hauek, hezkuntza-ekintza garatzeko ezinbesteko elementuak dira. Bertan hiru baliabide mota aurki ditzakegu gure bizipenera bideratuak daudenak.

Baliabide PERTSONALAK. Gure hezkuntzan esku-hartze zuzena dutenak dira. Ene bizipenean agerian direnak ikasleak, irakasleak, zuzendaritzako kideak,  gurasoak eta kanpamentuko monitoreak dira.

Baliabide MATERIALAK. Eskola esparrutik kanpo garela kontuan izanik, kanpamentuko ekintzak zein kudeaketak baldintzatzen dituen baliabideak dira, besteak beste, eraikin moduan egurrezko txabolatxoa logelak direnak, bertako ikasmateriala ekintzak gauzatzeko erabilitakoak, hala nola, surfeko taula. Bestalde, bertara joan etorria egiteko erabilitako garraiobidea ere baliabide materiala izango litzateke, autobusa edota itsasontzia izate baterako.

Baliabide FUNTZIONALA. Azken baliabide hauek ahalbidetzen dute aurreko biak bere osotasunean eraginkorrak izatea, hau da, baliabide pertsonal zein materialek ez dute modu egokian funtzionatuko baliabide funtzionalik egon ezean. Honen oinarri denbora, prestakuntza eta dirua izango dira. Esate baterako, alferrikakoa litzateke, kanpamentuan dugun monitoreak ez balu ekintzak prestatzeko denborarik izango edota bertako gainontzeko koordinatzaileekin ordutegiak antolatzeko astirik izango. Edota beste ikuspuntu batetik aztertuz gero, alferrikakoa litzateke ere bai, monitore horren prestakuntza pertsonala txarra izatea, hau da, monitore legez bere lanbideari erreparatuz inongo jakintzarik ez izatea.