On dala urte asko, badira ya
8 bat, Lekitxoko eskolan ikasten neban. Lehen Hezkuntzako seigarren mailan
neuan eta lagunak ongo bardinak zirin, iñoz ez dotez aldatu, bihar doten dana
emoten nabelako eta gehijo ez dotelako bihar, nahizta nahi barik be jentia
ezagutuz jun eta adiskide barrijak ein, konturatu barik. Oso urte onak pasa
nebazan eskola honetan, eta ikasle fina nintzalez, eginbeharrekuak einda beti
eta nire ahalegin danakin lanak eitxen nebazalez, nota nahiku onak ataraten
nebazan. Ezin nitzan keja nire egoeriaz, eta gainera lagunakin oso gustora
neuan, baitta mutillakin be (txikitxako nobiazgo laburrak). Neska alaija da
pozik bixi zana nintzan, neure lagun askon moduan, baina egun batetik aurrera,
dana aldatu zan.
Gelan neuala, mateko ariketak
eitxen (iñoz ez jat ahaztuko nahiz da denporia pasa), nire lagun batek,
klasekide batek, Julen hain zuzen; sentitzen bana esaeustan, hor momentuan
sentidu al zana, klaro; 12 urtetxu eukauzen eta. Niaz “enamorata” euala esaeustan,
eta karta bat emoeustan. Txikitxako mini telenovelak zirin, baina hau kulebroia
ezan hor geratu, ez zan haurtzaroko pasadiso bat soilik ixan.
Baina bueno, gaijaz seitzeko,
ikas bidaia bat ein gendun Sukarrietara, eta bertan beste karta bat emon naben
honez, bi bijotz handiaz eta gure ixenakin barruan. Ondiño hori kartia etxin
daukat eta argi dao iñoz ez dotela botako, ulertuko da gero zeba. Ba bueno
telenoveliaz seitzeko, honeri marrazkijari eneutzan erantzun, eta taillerrak
amaitxu eta geroko jolasordua, Juleneaz pasa neban jolasten, harrapakereka...
Se supone batera ibiltxen giñila, “nobijo” moduan, eta oso ondo eon giñin
jateko ordua heldu zanerarte. Hor dana aldatu zan.Nire bi laguneaz soka saltuan
ibili da gero, logelara jun nitzan erropak aldatzen eta beste lagun batek,
Julen nire buruz gauza txarrak esaten ibili zala konta eustan.
Hori ikusi da seijan
Juleneana jun nitzan korrika. Gure “relaziñoia” amaitxu zala esan neutzan eta
bere erantzuna entzun baño ariño, korrika baten eskapa nitzan bazkaltzeko ordua
ixan zalaren eskusia erabilitxa.
Jantokijan oso rarua ixan zan
dana, bere lagunak niri begira euazalako eta nik eneutzen beitxu nahi,
banekijalako ze pasako zan, beranduo deskantsuan pasa zana.
Ezagutzen nebazan nire gelako
mutillak eta banekijan klase orduetan edozer esateko kapazak bazirin,
Sukarrietan ez zirila ixilik geratuko. Telenovelako momenturik tensuena heldu
zan. Nire lagunakin soka saltuan neuan eta han ikusi nebazan 10 mutil baño
gehijo nire kontra eitxeko prest, euren lagunari min eindotzatela esateko
desitan. Ni trankil neuan, beti ixan nazelako mobidetan ibiltxen eztan neska
bat, eta hasarratzia iñoz ez jat gusta. Halandabe niri kontra ein ezkero enaz
ixilik geratuko, eta txikitxan be bardiña nitzan. Neuk nahiotena eta nahiotenian
eitxeotela esaneutzen, eta gainera Julenek ni aitxik esabana enebala parkatzen.
Danak ipini jatezen kontra,
Julenek inoz ez bala holakorik esan eta negarrez euala bere kuartuan eta bere
lagunaz euala (Julenek ni aitxik esabana kontaten etorri zana); nire buruz
txarto berbetan. Trankil itxi neban ze oso hasarratuta neuan, eta nire lagunak
jolasten seidu neban.
Gaba heldu zanian, ya danak
euazan ondo eta temia ez zan gehijo agertu konbertsaziñoietan. Ni neure bolara
neuan eta mutillak be como si nada. Egija esan bardin jaten baina gaba heldu
zanian, gabeko 23.30 arte “diskoteka” eukaun eta hor berriro aldatu zan dana.
Oso ondo pasaten geuazan eta derrepentian Julen hurbildu jaten berriro bere
nobijua ixateko eskatzen (maitxasunagaitxik eukaun definiziñoia behintzat
aldatu da, da eskerrak, ze hor betiko moduan jarraitzen gendun, lagun lez).
Ba bueno, nik baietz esan
neurzan eta ez gendun apurtu gure relaziñoia oin dala gitxirarte. DBH 4an
neuanian itxi eutzaun ikustiari, eta beraz, ez zan ixan txikitxako nobiazgo
lagur bat, biaje honeri esker gaur egun be konfijantza gehijen daukaten
lagunetariko bat da eta urte asko dura genduzan batera, kontuan ixanda zelako
gaztetatik hasi giñin batera.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina