Ingurunea egoeraren kokapenari deritzo,
geografikoki, hala nola, nire istorioan bi eremu aurki ditzakegu: lehenengo,
Lekeitio herria agertzen da, bertan baitago eskola kokatuta, eta nire
jaioterria baita. Lekeitio Bizkaiko kostaldeko udalerri euskaldun bat
da, Lea-Artibai eskualdean
kokatua. Arrantza portu garrantzitsua
du, eta gune turistiko nabarmena da. Euskal
Herriko kairik garrantzitsuenetarikoa dugu gaur egun. Historian zehar
ere portu nabarmena izan da. Tartean, balearen harrapaketaren inguruan ibili ziren urteetan arrantzale lekeitiarrak, eta hain garrantzitsua izan
zen jarduera hori, herriko armarrian irudikatuta agertzen da. Turismoa da gaur
egun Lekeitioko diru-iturri nagusienetarikoa. Horren adibide garbia da udan
izaten duen biztanle-hazkunde nabaria.
Herriko eskola bakarra da nire ikastetxea izandako
hau eta lotura itzela du herriko ekintzekin, hainbat jaietan hartzen baitute
parte ikastetxeko ikasleek; hala nola, Santo Tomas egunean, gabonetan, Santa
Ageda egunean, inauterietan, etab.
Bigarrenik, Sukarrieta eta bertako aterpetxea
aurki ditzakegu, bertan gertatzen baita gertaera osoa. Sukarrieta Bizkaiko iparraldean
dagoen udalerria da, Busturialdeko eskualdean kokatua, Mundaka eta Busturia udalerrien
artean. 362 biztanle zituen 2015. urtean. Aipagarria da Kanalako Ama Andra
Maria Legendikako parrokia eliza. 2011ko martxoaren 28an Eusko
Jaurlaritzak monumentu izendatu
zuen BegoƱako Andra Mari Haur Kolonia.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina