Diktadura garaian sortutako ikastolaren helburuak zeintzuk ziren, ez da zaila imajinatzea. Euskal kulturan eta askatasunean zegoen oinarria duda barik. Hortik aurrera, irakasleen partetik, umeei berdintasuna, errespetua, tolerantzia eta justizia bezalako baloreak transmititzeko xedea zegoela esango nuke. Baita natura eta ingurumena ezagutzea, zaintzea eta maitatzea ere.
Indibitiko irteeran, aipatutako helburu
guztiak lantzeko aukera zegoen. Euskaraz hitz egiten genuen eta euskara
maitatzeko baliabideak erabili zituzten: kantak, jolasak... Taldeko lana
sustatzen zen. Eskola horretan letra gutxi zegoen, lege gutxi, baina taldeko
lana ikusi egiten genuen. Gurasoek eraman gintuzten Dimararte. Guraso batzuk
Land Roverretan igo ziren. Beste guraso batzuk bazkaria egiten zuten bitartean,
irakasleak gurekin egoten ziren.
Gurasoek irakasleak errespetatzen zituzten.
Gure etxean irakasleekiko miresmena zegoen. Eta horrela zen etxe
guztietan.
Nahiz eta ahalegin guztiak egin, nire pasadizuan, helburua guztiak ez ziren bete, irakasleek ez zuten jakin gertatutakoa. Mutilak frakak bajatu zidatenean, irakasleek ez ziren konturatu, nik ez nuen kontatu. Karmelek hori jakingo bazuen, disgusto itzela hartuko zuen dudarik gabe. Baina gure arteko sekretuan gelditu zen.
Nahiz eta ahalegin guztiak egin, nire pasadizuan, helburua guztiak ez ziren bete, irakasleek ez zuten jakin gertatutakoa. Mutilak frakak bajatu zidatenean, irakasleek ez ziren konturatu, nik ez nuen kontatu. Karmelek hori jakingo bazuen, disgusto itzela hartuko zuen dudarik gabe. Baina gure arteko sekretuan gelditu zen.
Eskola eta Karmeleren helburuak soberan
lortu ziren. Oraindik danok kantatzen ditugu Karmele Angoitiak erakutsitako
kantak, Iparraldeko kantak, Ozaze Jaurgainian,
brodatzen ari nintzen
brodatzen
ari nintzen ene salan jarririk;
aire
bat entzun nuen itsasoko aldetik...
Helburuetan, ikastetxearen hezkuntza plana,
curriculuma, urteko plana, Aja memoria
ez nituen entzuten. Baina Karmelek,
urteko plana eta memoria bazituen. Gurasoei beti azaltzen zien zer egingo
genuen, eta bere helburuak azaltzen zien.
Berak beti zituen kuadernoak eta bere arkatzarekin beti apuntatzen zuen
dena.
Karmeleren helburua hau zen:
zer
egingo dugu? zer jakin nahi dugu? Saioka liburua jarraituta.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina