2016(e)ko maiatzaren 10(a), asteartea

DONOSTIRA GOAZ



DONOSTIRA GOAZ

Oin dala hamar bat urte, lehen hezkuntzako laugarren mailan egon nintzela, nire kurtsoko klase guztixek Donostira juan giñen irteeratxu bat eitzen.
Niretzako, eta nire ustez nire ikaskide guztixentzako bebai, irteerak munduko geuzarik hobienak ziren. Honek, ohikotasunetik kanpo irtetzie suposatzen bien eta ni behintzet aurreko egunetan ezin lorik ein egoten nintzen, guztiz altereta. Irteera eguneko goizien beti egoten nintzen tripako miñekaz ta enaban armusue hartzen baia ondiño eztot guztiz ulertzen urduritasun horren arrazoie, gero itzelien pasetan naban eta.
Kontue da hor goizien hamaiketakoa, bokadilloa eta jostailuren bat motxilan sartu eta eskolarantz jun nintzela, nire zaintzailiegaz. Autobusien nire lagunik onenagaz jesarri nintzen ta Donostirantz martxan jarri giñen. Gogoratzeot bidaixe eternoa izen zala, baia batak bestieri kontuek eta txismorreoak kontetan eta autobuseko atzeko parteko mutillen eskandalo eta tontakerixekaz ti-ta baten paseu iakun.
Hara heldu eta segiduen akuariora jun giñen eta niretzako, animalixegaitzik eukitzen naban afiziñoagaz, esperientzi itzela izen zan. Sarreran bertan, akuario txikitxu bat egoten zan, arrain batzuk eta olagarro bategaz. Mutillek, neskan aurrien balientiena eitzeko eskue sartu gendun (ahal zan sartu, baia niri ideiek eztozten grazi askorik eitzen) eta niri, dekoten suerte eskasagaz, olagarroak eskue ikutuzten eta emozten hotzikara, asko, billurre, edo deitxu gure dozun moduen, ez zan izen normala.
Hori paseu ta gero gañerako bisitie oso interesgarri eta emozionantie izen zan. Uren aspitxik pasetan ziren kristalezko tunel batzutatik juan giñen eta eztot iñoz ahaztuko gure buruen gañetik hainbeste animali ikustien sentzasiñoa, flipantie izan zan. Eztakit oin akuariora barriro buelteko banintzen, esperientzi itzela izen zalako eta nire ustestez askotan hobie dalako oroitzapenak dauzen moduen istie, gero dezepziñorik ez eruteko.
Akuariotik urten giñenerako bazkaltzeko ordue zan eta bokadilloak jateko La Concha hondartza famatuko paseo maritimora jun giñen. Han ibili giñen gure artien bokadilloak konparetan ia zein zan gozoena, eta nire ustez nik irabazi naban, nire aman tortillie insuperablie da ta. Ha bai izen zala plazerra, eguraldi ona, bokadillo gozoa eta La Conchako hondartzien alboan.
Bazkaldu ostien, indderrak hartu genduzela, irteeran bigarren parterantz abiatu giñen. Hau, Donostiko kutxaespazioko bisita bat zan eta nahiz eta sarreran “museo” jarri, hori ez zan ordurarte nik ikusi nabazelako museoa, ezta antzekoa bez. Guztiz interaktiboa zan, planetariume, astronomiako oberbatorixoa eta zientziagaz loturiko mile aparatu dibertigarri probeu genduzen. Horren bidez ikestie bai zala diberdigarrixe! Imanakaz, uren indderragaz, polean sistemakaz eta beste hainbat tresnagaz ibili giñen. Ni poz pozik buelteu nintzen etxera, amari nik bakarrik 500 kiloko harri bat altzeu nabala (bitarteko poleak egon zirela komenteu barik, klaro) eta holako kontuek kontetan.
Ba kontue da horretako tresna bategaz jolasten ibili giñenien andereñoak ez bustitzeko abisoa emozkun, behin da berriz. Ta zer ein ban betiko artaburuek? Oso osorik busti. Abiseta egon giñen, kasurik eitzen ezpagendun zigortute geratuko giñela eta andereñoak bere berbia bete ban. Aipatutako artaburue autobusera jun biher izen zan, bestiok bisitiegaz segidu gendun bitxartien.
Danok pentse gendun ez zala buelteko eta bisitie amaitxu arte autobusien geratuko zala, andereñoa oso haserre egon zan ta. Halan da be, bisitie amaitzeko zorixen egon zanien han agertu zan, damutu-damutute eta erropak siku eduki bazela. Argi  geratu zan harek lekziñoa ikesi bala, beste ikasle batzuk be zozer ikesi gendun.
Hor momentuen konturatu giñen andereñoak ikaslie autobusera bidali banien bera be umiegaz jun zala, eta nahiz eta beragaz haserre egon, bisitie galdu bala ikaslien erropak siketzeko eta hau ez gaixotzeko. Asko ez ziren fijeu honetan baia ni behintzet bai, eta honen konture irakaslien dedikaziñoari buruz asko hausnartu naban. Izen leike hor momentuen etorkizunien irakaslie izetie plantietan hastie.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina