Teknologiaz hitz egitean, ez gara tresneria teknologikoaz ari, baizik eta ikastetxean
ezarritako jarduera eta jokabideen multzoaz. Lehenago aipatutako helburuak
lortzeko pausuek osatzen dute: planifikazioa, burutzea eta kontrola.
Egoera honetan, txango biak sartuko nituzke teknologi
bezala, ikastetxetik kanpo jasotzen den hezkuntza. Hauek burutzeko prozesu
formal bat jarraitu behar da: adibidez, Bermeoko txangora joateko lehenik eta
behin, ikasturte hasieran gurasoei ikasleak txangoetara joateko baimena eskatu
behar zaie. Ondoren, txongoarekin zein helburu betetzen diren erabaki behar da
(gure inguruko ondare kulturalen jatorria ezagutzea, izan daiteke). Azkenik,
eskolaren zuzendaritzak onartzean, eskola instituzio horrekin jarri behar da
harremanetan, eguna, ordua eta garraioa adosteko. Lehenengo aldiz egiten denean
zuzendaria bera izaten da bitartekari lanak egiten dituena baina nire ikastolan
urtero egiten zen ekintza zenez, irakasleak beraiek jartzen ziren kontaktuan.
Madrilgo txangoa aldiz, ustekabekoa izan zen beraz,
kurtso erdian hartutako erabakia izan zen. Hori bai, horretarako, zuzendariak
eskolako helburuak betetzen zituela ziurtatu zuen.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina