TEKNOLOGIA:
Teknologia
gizakiak erabiltzen dituen tresna, makina, prozedura eta metodo teknikoen
multzoa da. Kasu honetan, nire kontakizunean hauteman daitezkeen faktore
teknologikoak honen helburuak lortzeko emandako pausoak dira, hau da, ekintzak
ze modutan gauzatu diren.
Prozedura
edota metodo tekniko hauen artean proiektuaren planteamendu eta onarpena,
batzarrak, familiak informatu eta haien baimena jasotzea, dirua bildu eta
ordainketak egitea, antolaketa orokorra burutzea (ordutegia, egutegia, burutuko
diren ekintzak) edota profesionalekin (kasu honetan txoferra eta akuarioko eta
kutxaespazioko langileak) kontaktuan jarri eta hauek kontratatzea daude.
Ikastetxeak
teknika hauek helburu jakin bat lortzeko erabiltzen ditu, irteera gauzatzea
hain zuzen. Hauen bidez helburua lortuko duela ziurtatzen du eta honekin
txangoko azpi-helburuak betetzeko ateak zabaltzen ditu.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina