2016(e)ko maiatzaren 10(a), asteartea

EGITURA - Maitasunezko irteera

Egiturari begira, zerbitzu eta instituzio desberdinak osatzen dituzte, hala nola, lege desbedinak eta askotariko arauak errespetatu behar dira, bai monitoreek ezarritako arauak errespetatu behar dituzte ikasleek, irteera honetan irakasleek baino “indar” gehiago baitute; eta baita joko eta proiektu desberdinetan aurki ditzakegun arauak ere.
Beste alde batetik, nire kontakizun honetan konkretatuz, ikas bidaia bat egiteko beharrezko egitura bat jarraitu behar dute irakasleek, ikastetxeko eta Sukarrietako aterpetxeko arauei begira, betiere; eta esan bezala, instituzio desberdinekin izan behar du kontaktua ikastetxeko zuzendariak, hala nola, monitoreak, garraioa, eta nola ez, ikasleen gurasoak beti jakinaren gainean egon behar dira, behar duten informazioa emanez. Gainera, tailer desberdinak burutzerakoan monitoreek pauso desberdinak jarraitu behar dituzte; taldeka antolatu ikasleak, jokoak eta proiektuak hautatu…
Konkretuki nire testuari begira, Julenek pauso batzuk jarraitu zituen nirekin egoteko. Lehendabizi, eskutitz bat idatzi zidan, Anderrekin arazoa gertatu ostean bere emozioak azalarazi zituen gero, negar eginez; eta azkenik diskotekan berriro hurbildu zen niregana, eta hainbat urtetan batera egon ginen. Beraz, pausu eta, era batean, arau desberdinak jarraituz, bere helburua lortu zuen.
150%'>Beraz, kasu honetan, ikas bidaiak ikasleen arteko ezagutzaren garapena eta sozializazioa bultzatzen ditu, eta baita ikasleen motibazioa eta eduki eta aspektu berriak ezagutzen laguntzen du, eduki desberdinak barneratuz eta beste modu batean ikasiz.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina