INGURUNEA
Ikastetxea ez da isolaturik dagoen erakunde
bat, gizartean murgilduta dagoen erakundea baizik, bertako gainontzeko
ikastetxe, erakunde zein talderekin harremanetan izanez. Kanpo elementu hauek
eragin zuzena dute honengan, ikastetxeak kanpoko elementuetan duen moduan.
Bizipenean ikusi daitekeen bezala, ikastetxea kanpoko erakunde batekin jartzen da harremanetan, Zuhatzako kanpamentuarekin zehazki. Honen bitartez, kanpo erakunde honekin harremanetan izatean, beste probintzia bateko jendearekin jardutean eta elkar bizitzean, maila sozio-ekonomiko zein -kulturalen aniztasuna ematen da.
Hartu eman honetan, kanpoko elementuek eragin zuzena dute ikastetxearengan eta ikastetxeak kanpoko elementu zein erakunde ezberdinengan. Kontakizunean ikusi daitekeen bezala, gure ikastetxeko ikasleak, Bizkaiko ikastolako ikasleak direla jakinik, beste probintzia bateko kanpamentuan direlarik, bertan sustatzen duten parte hartzea, kanpokoekin harremanak sendotzea, eta erabat azpimarragarria den, bi hizkuntza edo gehiagoren lanketa suposatzen du, elebitasuna edo eleaniztasuna sustatuz.

Gure ikastolari erreparatuz gero,
Gernika-Lumon kokatua dagoelarik, herri euskaldun batean kokatua dago. Herri
euskaldun baten parte izanez, ikastolak era berean erantzuten du, bertoko
hizkuntzari indarra emanez, honetarako, hezkuntzan den eredua D ereduan izanez.
Hau horrela, ama hizkuntza bai herriaren partetik bai ikastolaren partetik
erabat babestua dago. Horrez gain, azken urteotan herriak jasan dituen aldaketak
aztertuz, ikastetxean elebitasun edota eleaniztasuna lantzen da, gizartean
diren hizkuntza nagusiak menperatzeko gai izanez, gizabanako bakoitzaren
komunikazio gaitasunak garatuz. Horretarako ikastetxean den Hizkuntza Proiektuak
bultzatzen dituen zenbait ekintzen artean ageri da, irteera bat eginez herrialdez
aldatu eta kanpora joatearen planteamendua, bertan gazteleraz edo ingelesez
mintzatzeko aukera izanez.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina