Testua
aztertzerakoan helburuen alderdi honek zertxobait nahastu nau, gauza asko sartu
ditzakedalako elementu honen barruan. Hala ere, hautaketa egin eta zenbait
gauza helburu lez hartzea erabaki dut.
Nire
kontakizuna irteera bat denez, helburu nagusiena ikasleen parte-hartzea
sustatzea da, hau da, irteerara goazen kide guztien arteko parte-hartzea edota
etortzen ez diren ikasleen ehuneko hori gutxitzea. Istorioa eskolan bertan
gertatzen ez denez, harremanak sustatzea ere sar genezake helburu bezala eta
nagusiekin (gu baino urte bete zaharragoekin) egiten dugun irteera bat denez,
hauengandik eta hauekin ikastea. Baita ikasleek autonomía puntu hori lortzea,
etxetik kanpo guraso gabe egotekeran. Eta honekin batera etxeko arau desberdinak
onartu behar izan genituen, nagusi baten ardurapean egon eta berak esaten duena
egitea, ordutegi desberdina izatea, lo egiteko orduak errespetatzea, janari
desberdinak jatea…
Goian
aipatutako helburuak ikastetxeko dokumentu instituzionaletan agertu ohi dira.
Horrela, Ikastetxearen Hezkuntza Proiektuan adibidez, ikasleen garapen
integrala nagusitzen da. Hau da, ikasleen autonomía bultzatzea da helburua
edukiak barneratzeaz gain. Honetaz aparte, izaera parte-hartzaile eta aktiboa
bultzatuz, inguruneaz harremana sustatzea bilatzenda, baita euskararen
erabilera ere, besteak beste. Gainera, helburu hauek lortzeko asmoarekin, ikusi
daiteke ikastetxeko urteko planean zenbait jarduera proposatzen direla. Eta
nire kasuan irteera aipatu daiteke, non aurrez aipatutako helburuak lortzeko
jarduera den, beste helburu batzuen artean. Bestetik, memorian ere gai hau
landu daiteke (irteera), memorian urteko planean agertutako helburuak
ebaluatzen direlako eta garrantzitsua da urtean zehar egiten diren gauzak
baliagarriak diren edo ez jatiea, funtzionatuko duen edo ez jakitea. Urte
amaieran, urteko plana, eta gure irteera aztertu dadin. Beraz ondo ateratzen
bada hurrengo kurtsoko urteko planean sartu daiteke, eta eraginik izan ez badu,
kendu egin daiteke.
Hauek
nabariak diren helburuak dira, baina badira argi ikusten ez diren batzuk.
Irteeraren helburu zuzena ez bazen ere, irteeran bizitako esperientzia batzuk
jarrera sexistaren bat edo beste utzi zuen agerian Adibidez, libre genituen
denbora tarte horretan, espazioak, gure kasuan aterpetxeko jolas lekua,
pantanoko bedartza… modus existan banatuta egotea. Mutilak futbolean, eta
neskak soka salto, goman edo orrazkerak egiten. Horregatik, irteerak sexismo
hau gutxitzeko ekintzak planteatzea interesgarria izango litzateke.
Hauez gain,
natura errespetatzen ikastea, norberea ez den leku edo inguruak zaintzea, leku
desberdinak ezagutzea…
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina