Ikastetxearen antolamenduko kide guztiek partekatutako esanahi, printzipio,
balore eta sinesmen multzoa da. Ikastetxeari nortasun propioa ematen diona.
Gainera, beste bost elementuen (helburuak, baliabide, egitura, teknologia, eta
ingurunea) euskarria, icebergaren ezkutuko zatia, eta antolakuntzan eragin
nabarmenena duen osagaia da.
Bermeora egiten den irteerak, gure arbasoen bizimoduaz ikastea du helburu,
euskal kultura barneratzea zehazki. Ikastetxeak burutzen duen guztia lotzen du
jarraitu beharreko curriculumarekin baina bakoitzak era baten edo bestean
irakasteko aukera du, kasu honetan, txango batekin. Hau ere kultura izango
litzateke, ikastolako ohitura delako.
Bigarren txangoa ez da ikastetxeak prestaturikoa baina hala ere,
ikastetxeak bere printzipio, balore eta sinesmenak jarraitzen dituela
ziurtatuko du baiezkoa eman baino lehen. Adibidez; elkarrekiko harremana,
autonomia (etxetik kanpo egun batzuk igarotzean), aniztasuna…
Gure eskolan elkarkidetzako kultura lantzen zen/da, praktikotasunean,
parte-hartzailean, taldeetan, koordinaziozkoa eta berrikuntzan oinarritzen
delako.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina