Elementu honek, ikasleentzako ohitura pertsonal eta sozialak bereganatzea
du helburu, izan ere, eskola izatearen arrazoia ikasleak dira. Horretarako,
eskola komunitateko kideen arteko parte hartzea sustatuko du. Helburuak
esplizituki nahiz inplizituki adierazi daitezke, ikastetxeko ekimenak orientatuz
eta izaera definituz. Gainera, etengabe berrikusi eta berritzen dira prozesu
parte-hartzaile eta demokratikoaren bidez.
Narrazio honetan helburu mordoa
aurki ditzakegu, ikastegiak finkaturiko asmo instituzionalak dira guztiak:
urteko planean ikastetxeak ikasturterako dituen helburua zehazten dira (materialak
berrerabiltzen ikastea, adib.). AJAk eskolaren barne araudia eta eskubide/ betebeharrez
osatzen da (estereotipoak alde batera utzi eta askatasunek adieraztea edo ideia
desberdinak errespetatzea, adib). Ikastetxearen hezkuntza plana (Ikasleak
motibatzea, mugarik jarri gabe). Eta Curriculumari dagokionez, gure inguruko
ondare kulturalen jatorria ezagutzea.
Ikasturte amaieran helburu hauek bete diren edo ez ebaluatzea gomendagarria
da, memoria da horretaz arduratzen den dokumentu instituzionaletako bat.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina