2016(e)ko maiatzaren 10(a), asteartea

BALIABIDEAK - Maitasunezko irteera

Baliabideak, hezkuntzako helburuak lortzeko eskolak erabili behar dituen faktoreak dira, kasu honetan, ikasleen harremanen indartzea sortzen du eskolak, bidaiak bultzatuz, adibidez; eta gainera, nire kasuan, Julenek baliabide bakarra erabiltzen du bere helburua lortzeko, hala nola, karta bat, esaterako. Hiru multzotan banatzen dira baliabideak:

  • Materialak: leku bateko espazioak betetetzen du baliabide materialak, hau da, hura osatzen duten objektuak, esaterako, eskolako gela, garraioa, Sukarrietako logelak eta bertako gela osatzen duten objektu denak, aterpetxea bera, diskoteka egiten zen gela, mantenimendua, tailerretako material denak, futbolean jokatzeko baloia, soka-saltoko soka...

  • Funtzionalak: hezkuntza hobetzeko beharrezkoak diren baliabideak dira hauek, eta egutegiak, ordutegiak, lanorduak, besteak beste, eta diru kontuak hartzen ditu bere barnean, esaterako. Orokorrean, eskolako gauza gehienak (liburu eta umearentzako beharrezkoak diren materialak, adibidez) familiek ordaindu behar izaten dute kasu gehienetan. Kasu honetan, Sukarrietako aterpetxera joateko beharrezkoa zen ordaintzea, baina baita eskolak ere, irteerarekin bat datozen beste zenbait faktore; garraioa, monitoreak, jantokiko janaria, esaterako.

  • Pertsonalak: Hezkuntza-prozesuan partehartzen duten kideak osatzen ditute baliabide pertsonalak; nire testuari begira, irteera hau posible egiten dituzten kideak hartu behar ditugu barnean, hala nola, ikaslea bera (ni eta nire lagunak eta Julen, kasu honetan), nire tutorea (andere alai eta oso hurbila zen irakasle hau), gurasoak, beraien baimenik gabe ezin baita joan inora; Sukarrietako monitoreak, garraioko txoferra...

Ikasleei begira, gure motibazioa lagunekin lau-bost egun horiek igarotzea zen, guraso gabe eta askatasun puntu batekin. Tailer desberdinetan aritzea ere gustoko genuen eta hor erantzukizun handiena monitoreek zuten, beraiek gabe ez baitzen posible izango irteera hau. Nire motibazioa, pertsonalki, istorioko muina zen: Julenen “maitasuna”.  



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina