UZTA BILDU
Ikastolako lehen etapieri agur esan eta
heldutasunaren itxaroan, bizi osoan elkarregaz izandako klase kidiek banatzera
zihoazela konturatzien, urte haretan izango zan azken irteeriegaz erabat gozatu
nahi gendun. Hasiera baten, gure nahixe aste oso bat kanpoan igarotzie izen zan,
aurreko urtietan ez bezala. Baina ametsak gitxi iraun ebien gure garunetan,
ikastolaren esanetan bidai hori hain luzie izetie ezinezkoa baitzan, diru
arazoak zirela eta. Hau dala ta, ikastoliek betiko moduen hiru eguneko
irteeratxue antolatu eban.
Gure nahixen haustie diru arazoak zirela jakitzerakoan, gurasoei dirue eskatu biherrien gure kabuz lortzie erabaki gendun. Hori bai, hau gauzatzeko ezin bestekoak izen ziren guraso zein ikastolako zuzendaritzie, euren baimen eta laguntza barik ezer gitxi ein ahal izengo gendulako. Behin tutore, zuzendaritza eta gurasoen baimena izenda hainbat ekintza prepareu genduzen, bestiek beste, ikastolako jolastorduetan liburu eta jolasan merkatue ireki, guk einiko eskumuturrekoak saldu propina baten truk eta halako beste mille txikikeri. Halan urte luze batez.
Gure nahixen haustie diru arazoak zirela jakitzerakoan, gurasoei dirue eskatu biherrien gure kabuz lortzie erabaki gendun. Hori bai, hau gauzatzeko ezin bestekoak izen ziren guraso zein ikastolako zuzendaritzie, euren baimen eta laguntza barik ezer gitxi ein ahal izengo gendulako. Behin tutore, zuzendaritza eta gurasoen baimena izenda hainbat ekintza prepareu genduzen, bestiek beste, ikastolako jolastorduetan liburu eta jolasan merkatue ireki, guk einiko eskumuturrekoak saldu propina baten truk eta halako beste mille txikikeri. Halan urte luze batez.
Ikasturtie amaitzier zegoan eta gure irteerie
geroz eta hurbilau. Einiko lanan ostien lorturiko dirue ezer gitxi izen bazan
be, azkenien lortu gendun zozer. Zoritxarrez ez giñen izen kapazak arazo
ekonomikoari aurre eitzeko, halandabe, buru belarri lanien jardun izena eta
gure nahizen alde ekintza zuzenakaz borrokatziarren, hiru eguneko irteerie
izetera zihoana bostekoa izetie lortu gendun. Gitxi batzuntzako bi egun ugerdo gehizau
besterik ez, bestiontzako ostera bi egun eder.
Irteera hori Arabako lurretan aukitzen dan Zuhatza
uhartien izengo zala ikasturte hasikeratik jakin gendun eta ez genun inolako
trabarik ikusten, bai gure ustetan bai gure irakaslien ustetan leku paregabie
baitzan.
Autobusien kanta eta zarata artien bertara
heldu, maletak atara eta itsasontzi batera igo giñen. Izen leike kostan bizi
ziren klase kide batzuri iñungo ilusiñorik ez ein izana itsasontzira igotziek,
niri ostera kristona. Lurperatzien maletak hartu eta gure logeletara joan
giñen, egurrezko etxe txiki batzutara.
Aste horretako plangintzie erabat beteta izan
gendun, ekintza, joko eta bestelakoekin osatute. Goizetik goiz izartu, armuzue
jan eta gabeko afal ordurarte deskantsu barik. Afaldu ostien ostera libre
eukitzen gendun, hau da, plangintzan ekintza zehatzik adostu barik, bakoitzak
nahi ebana ein ahal izeteko. Momentu horretan aprobetxetan gendun gainontzeko eskoletako jendiegaz egon ahal
izeteko harreman barrixek einez.
Eta konturatu orduko hegazien pasau jakuzen
bost egunek, hara ta hona bazter danak miatzen, inolako deskantsu barik. Uharte
txiki dan lur zati hori mundu erraldoi bat izetera helduz, goitxik behera
arakatu gendun mundue.
Heldu zan hankaz gora euki genduzan maletak
ondo jarri, erropa zikinez beteu eta egun zoragarri horrek gugaz paseu ebiezan
lagunetaz agurtzeko ordue. Ametsak alde batera utziz eta berriro be inguratzen
gindun errealitatera buelteuz.
Sarri pentseu izen dot hain denbora luzez lan
eitziek merezidu ete dauen hain gitxi irauten dauen sari bat eskuratzeko. Honelako
hainbat egoera ezberdin bizi izen ostien, nire bizitzako urte hauetan ikesitena
zera izen da, uztie ondo lantzen duenak dekola jateko goxoena.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina