2016(e)ko maiatzaren 10(a), asteartea

HELBURUAK - Maitasunezko irteera


Helburuen aldetik, ikasleen ohiturak egiteko helmugak ezartzen dira atal honetan, pertsonaletan zein bere kideekin edo irakasleekin duen harremanetan oinarrituz. Hala ere ikastetxe bateko helburuak soilik begiratzen baditugu, bertako partaaideek hainbat dokumentu dituzte eskola bateko helburua ezartzeko, esate baterako urteko plan bat, urte osoan burutuko diren edukiak eta helburuak adieraziz, edota AJA bat, non ikastetxeko antolakuntza eta araudi desberdinak aertzen diren. Nire testu honetan oinarrituz, irteera honetako aterpetxe honetan, monitoreek arau eta helburu desberdinak ezarrita izango dituzte ikasleekin burutzeko ekintzetan zehazteko.
Baina gehiago hurbiltzeko eta helburuen ebidentziak testuan agertzen direla adierazteko, hauek dira askotariko adibideak hala nola; Julenen helburua nirekin egotea izango litzateke, nire helburua lagunekin ondo pasatzea eta Julenekin ondo egotea izango litzateke, irakasleena bidaia hori antolatzea eta ikasleak gustura egotea, ikasleen formakuntza indartzea, beste era batean; eta horrela beraiena indartzea, irakasleek ere konturatu gabe ikasten baitaude Sukarrietan ere…
 

Beraz, kasu honetan, ikas bidaiak ikasleen arteko ezagutzaren garapena eta sozializazioa bultzatzen ditu, eta baita ikasleen motibazioa eta eduki eta aspektu berriak ezagutzen laguntzen du, eduki desberdinak barneratuz eta beste modu batean ikasiz.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina