2016(e)ko maiatzaren 10(a), asteartea

BALIABIDEAK-Espejora Irteera

Baliabideak, helburuak lortzeko elementuek osatzen dutela esan genezake. Hauengandik hasten da garatzen eskolako ekintza hezitailea.

Hiru atal desberdinetan sailkatzen dira. Batetik baliabide pertsonalak, ekintza noren ardurapean egongo den adieraziko duena, non hemen, ezinbestekoak diren ikasle eta irakasle (kasu honetan bi, gela bakoitzeko bana), hauek baitira protagonistak. Irakasleen lana batez ere dena ondo zihoala kontrolatzea zen. Gure arduradun izatea eta arazoren bat egonez gero arduratzea. Hauez gain hurrengo eguneko plangintza egin daitekeela ikustea, etab. Ekintzak gurekin egiten zituzten, hau da, ez ziren beraien kontura ibiltzen. Eta ez zuten formakuntza berezirik, irakasle hutsak ziren, monitoretzako titulorik gabe esate baterako. Ikasleon aldetik, irteeran ez genuen lan berezirik egin, hori bai, egiten genituen ekintza, irteera eta jolas guztiak, talde handitan ziren eta betiko klasekoekin egon beharrean nahastuta egoten ginen. Gure arteko harremanak hasieran zertxobait hotzak izan arren, egunak joan egunak etorri estutu egin ziren eta erosoago sentitzen ginen.

Honez gain, gurasoak ere parte hartzen dute irteeran, hasteko hauen baimenik gabe ikaslerik etorriko ez zelako. Gurasoak hasierako batzarrean egongo dira presente, baita irteerako egunean haurrak agurtzeko unean. Hauez gain, Espejoko aterpetxeko nagusi edo arduraduna, non gure irakaleak uneoro zeuden honekin kontaktuan edozein gauza izan eta jantokiko zerbitzariak, hauek zirelako gure gosari, bazkari eta afariko arduradunak. Eta bidairako autobusa erabili genuenez, autobuseko gidariak ere bere papera izan zuen, Espejora eraman eta ekartzeko behar izan genuena.

Baliabide materialak eskola edo kasu honetan aterpetxeko espazioa zehaztuko dutenak izango dira. Hauen artean, aterpetxea bera (lo egiteko lekua), jolasteko gela, patioa eta jantokia sartuko nituzke gehien bat (honen barruan, logeletako litera, patioko porteriak, jantokiko mahai eta ahulkiak…). Garraioa ere hemen sartu dezaket, Espejora etortzeko ikastolak autobus bat jarri zuelako.

Azkenik, baliabide funtzionaletan dirua, denbora eta prestakuntza sartzen dira, hauek baldintzatzen baitute beste baliabide biak egonkorrak izatea. Hasteko egonaldi hau gauzatu ahal izateko, gure gurasoek diru kopuru bat ordaindu behar izan zuten, bertakoei langileei ordaintzeko, estantzia ordaintzeko, etab.

Denborari lotuta, egonaldian zehar, goizetik esnatu gosaldu eta aterpetxetik kanpora irtetzen ginen ekintzaren bat egitera. Normalean bazkaltzeko bueltatzen ginen, eta arratsaldean bertan aterpetxean jolasak egiten (eguraldi txarra egonez gero) eta bestela herria ezagutzera joaten ginen. Baina egun baten, gaztelura bisita egin genuen egunean, egun osorako joan ginen kanpora, eta kanpoan bazkaldu genuen.

Eta nola ez hauen prestakuntza. Ikastolaz aparteko ordutegi batean zeuden gure bi tutoreak. Eguneko 24 orduak igarotzen zituzten gurekin, lanean soilik ikastolako orduak sartzen dituztenean. Beraz hauen lanaldia irteeretan zertxobait gehixeago luzatzen da.

Aterpetxeari ematen genion erabilera dela eta, logelak lo egiteko eta jangela jateko erabiltzen genuen, argi dago. Baina jolas gelari bi erabilera ematen genizkion. Eguraldi txarra egon ezkero, bertan jolasteko, guk etxetik ekarritako jokuekin edota bestela, nohizean behin egiten genituen batzarrak gauzatzeko gela ere bazen.


Argi dago baliabide hauen lotura, hau da, baliabideak zenbat eta hobeagoak izan (prestakuntza hobea, denbora gehiago eta diru kantitate handiagoa), hezkuntza hobea izango dela esan beharrik ez dago.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina