EGITURA:
Egitura
instituzio bateko (kasu honetan Allende Salazar Herri Ikastetxea) elementu
desberdinen bateratze eta elkarlana da. Kontakizun honetan, nahiz eta aipamenik
ez egin, aipatutako elementuen loturak eta elkarlana hautematen dira.
Txangoa
gauzatu ahal izateko hezkuntza zentroko eta honetatik kanpoko hainbat kideen
partaidetza behar da. Lehenengo eta behin irakaslegoak edota guraso elkarteak
proiektua planteatu behar du. Ondoren, proiektua martxan jarri ahal izateko
zuzendaritza organoek hau onartu behar dute. Ontzat eman denean antolakuntza
orokorra (egutegia, ordutegia, arauak, etb) gauzatu behar da eta horretarako
instituzioko hainbat sektoreetako kidez osaturiko batzarrak egin behar dira.
Aipatutako antolakuntza bukatzean ikasleen familiei txangoaren berri eman behar
zaie honen data, ordutegia, burutuko diren ekintzak eta beste hainbat elementu
biltzen dituen dokumentu baten bidez. Gero, familiak haien seme-alaba joateko
baimena eman behar du, eta ordainketa bat egin behar izatekotan hau abonatu
behar du. Baimenak eta dirua bildu ondoren, hezkuntza zentroa txangorako
beharrezkoak diren zerbitzu eta profesionalekin (oraingo honetan garraiorako
txoferra eta akuario eta kutxaespazioko langileak) kontaktuan jarri, hauek
kontratatu eta txangoarekin bat datorren adostasun batera heldu behar da.
Prozesu
hau alde batera utzita, arlo pertsonalean ikasle bezala hauteman nuen egitura
hurrengo hau izan zen: Ikasleak klaseka banaturik geunden, lau talde osatuz
(bakoitzak irakasle bana zuelarik). Talde bakoitzaren barruan kuadrilaka edo
lagun-inguruaren arabera biltzen ginen eta mutilak eta neskak guztiz bereizirik
geunden. Horregatik, hau ekiditeko, irakaslak autobusean mutilak eta neskak
batera jesartzea, taldekatzea berak egitea edota bestelako ekintzak sarritan
burutzen zituen.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina