Instituzio bateko elementu desberdinen bateratzea da
hezkuntza hobe bat izateko. Beren funtzioa ikastegiaren zereginak koordinatzea eta antolatzea da, erlazio-sistema bat ezartzea
zentroko helburuak lortzeko. Haien arteko harremanak formalizatuta daude, arau
eta prozeduren bitartez. Atal honetan, aginte-organoak (zuzendaritza taldea,
klaustroa edo eskola kontseilua), irakasle-taldeak (ziklikoak, tutoreak..),
lagun bakarreko karguak (zuzendari, ikasketa buru, idazkaria..) eta zerbitzuek
(jantokia, autobusa..) hartzen dute parte.
Kasu honetan, eskolako zuzendariak irakasleak
proposaturikoa onartzen du eta ikasleak eskolatik kanpo ateratzeko baimena eman
(bai Bermeoko bidaian, bai Madrilgoan). Gainera, legeak eta arauak bete eta
irakasle bat hamar ikasleko izan beharko du gutxi gorabehera eskolaz kanpoko
ekintzetarako. Kontakizunean instituzioak eta zerbitzuak ere daudenez, eskolak
haiekin harremana izan beharko du: autobus gidaria, museoko gidaria, aterpetxeko
sukaldari, harrerakoa, seguritatea, zooko animali zaintzaileak…
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina