2016(e)ko maiatzaren 10(a), asteartea

BALIABIDEAK - Uzta bildu


BALIABIDEAK

Ikastetxeak ezarriak dituen helburuak lortzeko duen legatua osatzen dute. Hauek, hezkuntza-ekintza garatzeko ezinbesteko elementuak dira. Bertan hiru baliabide mota aurki ditzakegu gure bizipenera bideratuak daudenak.

Baliabide PERTSONALAK. Gure hezkuntzan esku-hartze zuzena dutenak dira. Ene bizipenean agerian direnak ikasleak, irakasleak, zuzendaritzako kideak,  gurasoak eta kanpamentuko monitoreak dira.

Baliabide MATERIALAK. Eskola esparrutik kanpo garela kontuan izanik, kanpamentuko ekintzak zein kudeaketak baldintzatzen dituen baliabideak dira, besteak beste, eraikin moduan egurrezko txabolatxoa logelak direnak, bertako ikasmateriala ekintzak gauzatzeko erabilitakoak, hala nola, surfeko taula. Bestalde, bertara joan etorria egiteko erabilitako garraiobidea ere baliabide materiala izango litzateke, autobusa edota itsasontzia izate baterako.

Baliabide FUNTZIONALA. Azken baliabide hauek ahalbidetzen dute aurreko biak bere osotasunean eraginkorrak izatea, hau da, baliabide pertsonal zein materialek ez dute modu egokian funtzionatuko baliabide funtzionalik egon ezean. Honen oinarri denbora, prestakuntza eta dirua izango dira. Esate baterako, alferrikakoa litzateke, kanpamentuan dugun monitoreak ez balu ekintzak prestatzeko denborarik izango edota bertako gainontzeko koordinatzaileekin ordutegiak antolatzeko astirik izango. Edota beste ikuspuntu batetik aztertuz gero, alferrikakoa litzateke ere bai, monitore horren prestakuntza pertsonala txarra izatea, hau da, monitore legez bere lanbideari erreparatuz inongo jakintzarik ez izatea.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina