HELBURUAK:
Narrazio honetan
aipatutako irteeraren helburuak ez dira begi bistaz hautematen, hala ere argi
dago eskolak txango honen bidez hainbat helburu lortu nahi zituela. Alde
batetik materia (natura, zientzia, geografia, historia, hizkuntza, etb) era praktiko
eta dinamikoan landu nahi zuen eta bestetik baloreak (ardura, errespetua,
esfortzua, autoritatea, arauak, etb) transmititu nahi zituen.
Irakasleek ere
haien helburu propioak zituzten. Hauek inplikazioa izatea eta edozein egoerari
aurre egiteko prest egotea izango litzateke, eta noski, eskolako helburuak
lortzea baita ere.
Azkenik txango
bati buruz hitz egiten gaudenez, ezarrita ez dauden helburu inplizituak ere
aurkitzen ditugu, seguru aski azken finean aipatutako guztien artean
garrantzitsuenak direnak. Hauek, dibertsio eta motibazioaren bidez ikastea,
parte hartzea, harremanak sustatzea edota esperientzia berriak bizitzea dira.
Horrela ba, ezin dut eskolako edota irakasleen helburuak guztiz bete zirenik
ziurtatu, baina segurtasunez esan dezaket azken hauek bete-betean lortu zirela,
irteera honetako esperientzia itzela dela eta hau atzo izango balitz bezala
gogoratzea lortu baitzuten.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina