Inguruneari
dagokionez, nire ikastola, ikastetxe kanpoko beste herri bateko aterpetxe
batekin jarri da kontaktuan (Espejokoa). Gertaera ez da soilik eskolan
gertatzen, kanpoarekin harremanetan geundela esan dezaket. Eta harreman hori
urtero errepikatzen den gauza bat da, nahiz eta irakasleak normalean aldatzen
joaten diren.
Gure
ikastetxeak Espejoko aterpetxeari, bizia, mugimendua eta poztasun hori
aportatzen diola esango nuke, irteeretarako erabilia ez den momentuan aterpetxe
hori hutsik geratzen delako, eta bertako langileak ere bertatik alde egin
beharko dutelako. Aterpetxe horrek edo egonaldi horrek guri, edo gure
ikastetxeari ere hainbat gauza eskaitzen dizkio, era pertsonalean batez ere.
Haurrek elkarrekin egoten ikastea, jaten ikastea, bakarrik lo egiten ikastea,
nagusiekiko edo boterea duten pertsonekiko errespetua, inguruak zaintzea, herri
desberdina ezagutzea, herriko gauzak ikastea, adibidez, irteeran zehar,
gaztelura joan ginen egunean hain zuzen, bertako herriko kondaira bat kontatu
zigun irakasle batek eta guztioi geratu zitzaigun memorian kondaira hori,
“Zaldun Baltza”-ren kondaira.
Ikastetxeari
dagokionez, hau isolatuta ez dagoela esan dezaket ingurura begiratuta, ingurune
baten kokatzen delako eta ingurune horrek eragina du ikastetxean, hala nola,
euskalduna izatea, herritartasun hori ikastolan biltzea, harreman estuko
ikastetxe bat izatea (familia baten legez), adin desberdinetako jendea elkarrekin
ibiltzea beldur gabe… Guk osatzen dugulako azken batean ingurune hori, eta
inguruneak irakatsitakoa eskolara eramaten dugun bezala, eskolak irakatsitakoa
ingurunera transmitituko dugu.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina