INGURUNEA:
Kontakizun
honetako protagonistak Allende Salazar Herri Ikastetxeko ikasleak gara.
Ikastetxe hau Haur eta Lehen Hezkuntzako zentro
bat da eta “D” eredua eta Amaraberri sistema lantzen dituzten 696 ikaslez eta
60 irakaslez horniturik dago. Zentro
honen helburu nagusia ikaslea bere
osotasunean hartzea da eta hau lortzeko umeen nortasuna, harreman
sozialak eta arloei lotutako ikasketak garatzea delarik eskolari dagokiona.
Aipatutako
ikastetxea Gernika-Lumon kokatuta dago eta bertako ikasleen gehiengoa
gernikarra edota inguruko auzoetakoa da. Gernika Busturialdeko erdigunean
kokatuta dagoen 17.000 biztanle inguruko herri bizkaitarra da. Bere kokapen
geografikoa, historia eta kultura dela eta, bertako biztanleok altxor
ez-materialez inguraturik bizi garela esan dezakegu. Horrela ba, Gernikako
hezkuntza zentroak bertako inguruneaz baliatzen dira txangoen bidez ikasleek
ezagutzak barneratzeko eta haien ingurumena baloratzen eta zaintzen ikasteko.
Horrez gain, aipatzekoa da bertako hezkuntza zentro guztiek “D” eredua lantzen
dutela, eta honi Gernikako inguru euskaldunaren faktorea gehitzean euskara
maila altuko ikasleak lortzen dira.
Narrazio honetan
aipatutako irteeraren helmuga Donostia hiria izan zen. Honetan, bertako
akuarioa eta kutxaespazioa bisitatzeaz gain hiriaren erdigunean ere egon ginen,
bertako inguruneaz gozatzen. Donostia edo San Sebastian Espainiako iparraldean
eta Frantziarekiko mugatik hurbil kokatuta dago. Bertako biztanleria 186.500koa
delarik, Gipuzkoa probintziako hiriburua da. Bere paisai, arkitektura,
gastronomia eta kulturarekiko aktibitatea dela eta, Espainiako gune turistiko
garrantzitsuenetariko bat da.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina