Hasieran
aipatutako helburuak lortzeko pausuak izango lirateke teknologia. Honen barruan
irteera bera sartuko nuke. Hala ere hau pausuz pausu gauzatzen joan da. Hasteko
ikastetxeko helburuak lortzeko erabili izan dutelako irteera. Lehenengo
ikastetxeko zuzendari, eta irakasleek batzarra egin zuten urteroko irteerak
antolatzeko eta hemen gure irakasleei gure irteeraren berri eta honekin lortu
nahi dutenaren berri eman zitzaien. Tutore biek, irteeraren berri azalduko den
oharrak atera eta banatuko dituzte guk etxera eramateko, eta horrekin bilera
bat antolatuko dute gurasoekin. Famili, irakasle eta zuzendariaren oneritzia
jaso ostean, irteera egingo da, besteak beste, helburuak lortzeko. Bertan, 2
mailetako ikasleak elkarrin aritzea egingo da, hauen arteko harremana
bultzatzeko, aniztasun hori nagusitzeko eta bi gela desberdin joan direla ez
igartzeko. Adibidez jolasteko unean taldeak nahastuta egitea, edo Gaztelurako
bisitaldiko bidean denak elkarrekin joatea eta ez banatuta, jantokian beti
desberdin esertzea… Gauetan, ikasleei euren kontura ibiltzen utziko zaio,
hortzak garbitzen, pijama jansten, eta bakarrik lo egiten, euren autonomÃa
lantzeko. Azkenik, bueltan, irakasleek idazlan bat egitea eskatu ziguten, eta
idazlan hori irteeraren inguruan izan behar zela, beraz azken lan bat egin
genuen horrekin.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina