2016(e)ko maiatzaren 10(a), asteartea

BARATZERA IRTEERA



BARATZERA IRTEERA


Oin dala urte batzuk, guk 5 urte inguru euki genduzenien, Baratzera juan giñen, konbibentzixetan. Baratzeko irteerie gure lehenengoa izen zan eta hiru egun ta bi gaba paseu genduzen bertan.
5 urte euki ta lehenengo irteerie zanez, guraso eta ume guztixok oso nerbixoso egon giñen danagaz.
Biaje luzie ein jakun bertara baia oin konturatzen naz, 20 minittuen bertan egon leikela.
Bertan danok ibili giñen txubaskero ta botiñekaz, eurixe eta hotza eitten balako eta animali pilloa egoazalako.
Akordetan naz, eztakit nok baia baten batek esazkun bertako jantokiko bat sorgiñe zala eta umiek txarto porteu ezkero, hartu eitten bazela eta ezpazela bueltetan edo holako guzurren bat.
Ba holan, lehenengo egune pase zan eta gabaz, zibuetan gabixela, balantzien modukoa dan jokuen, derrepente bera agertu zan, ta zer ta gure gelako baten izekoa ei zan. Sorgiñe juan arte ni han egon nintzen geldi, isilik ta formal, itzelezko billurregaz.
Gabaz, sorgiñen sustoa paseu barik, billurregaz ogera juan giñen ta akordetan naz andereñp Maitek, pillo bat maitte gendun andereñoak, danori musu bana emon ta gabon esazkula. Ume batzuk giñelez danok loakartu arte bueltaka ibili zien maite ta alboko gelako andereño Agurtzane.
Hurrengo goixien, ixartu giñenien ,eztakit nok konte ban, June (kriston tontie zan, guzurtixe, jo eittezkun lagun bi  ta niri ta gauza zantarrak eittezkuzen. Gero be ikastolatik pireu ein zan ze zoroak zien ama ta bixek) bueno ba June antza “lotan” dauela andereño maiteri tonta deitzen hasi iakon ta kriston reperkusiñoa eduki ban hurrengo egunien ta kursoan ziher bebai.
Bueno goizien enaz akordetan ze eiñ gendun baia arratsaldie heldu zanien, taldietan banatu gaittuen ta gure taldieri ollotokira juatie tokeu iakon.
Ollotokixen barruen sartu giñen ta pillo bat oillo egoazan. Ni baserri ingurukoa izenda enintzen atzera bota edo billurtu baia nonok zozer esazten edo psirokoak emonzten ta kriston billurre sartu iaten. Halan ba, bost ume inguru kanpora juan giñen ta monitorie ta beste ume guztixek barruen geldittu zien. Gure kagalera itzelien, atie iztie okurridu iaten oilloak ez urtetako ta atie zerraduriegaz itxi naben (esan ein bida zerradurie zahartxue zala ta apur bat oxideta egon zala).
Bueno ba han geratu zien beste bost minuttu barrukoak oilloari artoa emoten ta tontoana eitten. Monitorie entereu zanien atie itxitte dauela hasarratu ein zan ia nor izen dan preguntez, ia handik zelan ahalko zien urten ta eztakit ze esaten. Bitxartien ni atie idi eziñik ibili nintzela.
Ba halako baten eztait nik nundik, beste talde bat agertu zan (Gure monitorie atie itxitte dauela entereu ta bi minittura edo). Akordetan naz mutille zala ta antijuek eduki bazela. Bueno ba juan nintzen laguntzie eskatzen ta harek be kriston bronkie botazte ia zetan nabillen, ze usteten nazela ta eztait zelako txorradak esaten.
Nik usteot 5 urteko ume batek billurre eukindde, eduki ban reakziñorako, horrek bi monitorak paseu ein ziela ta ezala izen hainbesterako. Zera lau torogaz egongo bazien kortan be… ganera fijo barruen egon zan monitorak ahal bala idi kisketa.
Andereñori konteutzatenien, ni lasaitzen saiatu zan, itzelezko presiñoan sartuztelako ta ia usteot enintzela atrebidu ekintza gehixau eitten billurregaz. Gabaz, sorgiñek billurrik be eztozten emon euki naben apuroagaz.
Dana dala, oso ondo paseu gendun eta ikastolara buelteu giñenen gure guraso guztixek itxaoten egon zien Ikasbide taberna aurrien eskuak altzeta ta zarataka.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina