2016(e)ko maiatzaren 10(a), asteartea

INGURUNEA-INDIBITIKO IRTEERA



INGURUNEA

Artea herri txikia, baserri girokoa da, han zegoen ARRATIAKO IKASTOLA. Bertan eskualdeko ikastola inguruko herri txikietako umeak joaten ginen. Maila sozial eta ekonomiko ertainekoa ginen. Momentu horretan etorri berriak Andaluziako eta  Extremadurakoak ziren. Ikastola honetara, batzuk joan ziren. Gure gelan ez zegoen etorri berririk.Indibitira joan ginenak denak eskualdeko gurasoak genituen. Herrietatik autobusak, udalekin harremana, jaurlaritzako hezkuntza sail sortu berriarekin harremana zuen gure ikastolak. Euskal eskola publiko bakarrenetarikoa baitzen
PNVn egoitzan egon ginenez eurekaz ere harremana zuten zuzendaritzakoak eta guraso elkartekoak.
Gurasoekin harreman estua, proeikturen partaide aktiboak izanik. Euskal argitaletxeekin elkar eta ereinekin.
Ikastolan arteko txapelketak, krosa, maratoi txikia sortu zen. Guzti hau umeen haremanak indartzeko, harremanetrako tresna euskara izanik.
Ikastolak sare bat sortu zuen, gurasoekin harremana, gurasoen talde lana sortu zen. Gure laboratorioa garbitu zuten, pintatu.
Garraioa ere behar genuen, eta horretarako hor zegoen Murgoitio. Lau autobus joaten ziren ikastolara. Lemoako autobusa, igorreko autobusa, Areatzako autobusa eta  Garbeko autobusa. Garbe Igorreko auzunea da, baina Garbekoak beti izan gara Garbekoak. Gure amak ere langileen fama zuten. Irakasleekin harreman handia izaten zuten. Gure amarentzat, Karmele, oraindik ere karmele da. Indibitiko pasadizuan, argi agertzen da gurasoek zuten erlazioa.
Jantokia ere bagenuen, bertan Lucia eta Teodorak bazkaria egiten zuten egunero , eta gure zaintzaileak Mari kontxi, Maite, eta Mari Tere ziren. Orain, larrabetzu sistema deitzen dioguna, orduan izan genuen. Hauek ere ikastolako langileak ziren.
Erlijioa ere bagenuen eta abadea etortzen zen kanpotik. Aite Juan Jose,eta Atano. Garai horretan denok joaten ginen erlijiora.
Bertsolaritza ere sartu zen eskolara, Lopategi etortzen zen, klaseak ematera.
Metodologia aurreratua, berritzailea... adibidez lan sektoreak lantzen eta baserri batera bisita egiten genuen. Lantzen zena, praktikan jartzen genuen.
Etnomotrizitatea lantzen zen, hau da, euskal dantzak, horretarako Juanti etortzen zen klaseak ematera. Orain Arantzarteko taldeko zuzendaria da.
Familientzako ikuskizunak, gai bukaerako erakusketak egiten ziren.
Nire pasadizuan, indibitiko pasadizuan, euskara sustatu, gurasoekin harremana, eta talde lana sustatzea bilatu ditut.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina