Teknologia:
Lehenengo aldia denez etxetik kanpora lo egin genuena, gurasoekin batzar
pare bat izan zituzten gurasoek, egingo ditugun ekintzak azalduz eta inolako
kexarik edo proposiziorik duten jakiteko. Gainera, haurren autonomia landu nahi
denez, irakasleek pauta desberdinak eman zizkieten gurasoei, eurenganako
dependentzia hori apur bat murrizteko. Horrela, ikasleek euren arteko laguntza
beharra ikusiko lukete etxetik kanpo egoterakoan eta elkarlana edo elkar
laguntza sustatuko genuke.
Baserri eta nekazaritza ingurua landu genituen, bi faktore hauek oso
garrantzitsuak izan direlako historian zehar gure ingurunean eta azken urteotan
garrantzia galdu dutelako. Gainera animaliak eta baratzeak zaintzen ikasi
genuen.
Gure ikastolan, beti egon izan da
negutegi bat eta lehen hezkuntzako azkeneko zikloko ikasleek edo DBH-ko
ikasleek hartu izan dute ardura, agenda 21eko irakaslearen laguntzaz. Beraz,
oso lagungarria egin zitzaigun baratzerako irteera, negutegien eta baratzeen
funtzionamendua ezagutzeko.
Lehenengo egunean, irakasleek ordutegiak eta bertako arauak azaldu zituzten
(lo egiteko ordua, jatordu bakoitza noiz egin behar den, zelako jokabidea izan
behar dugun…) horrela, argi utziz ez gaudela gure etxean eta bertako egoerara
moldatu eta errespetuz jokatu behar genuela argi utziz.
Guzti hau ingurune euskaldun batean burutu genuen.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina