2016(e)ko maiatzaren 10(a), asteartea

EGITURA-Espejora Irteera

Egitura barruan, funtzio batzuk atxikitzen zaizkien persona edo zerbitzuak sartzen direnez, nire kasuan zerbitzu aldetik aterpetxeko jantokia eta bidaiarako autobusa aipatu ditzaket. Hain zuzen, jantokiko zerbitzariak, bertan zerbitzatzeaz gain, kanpora joaten ginen egunetan ogitartekoak prestatzen zizkigutenak dira eta autobuseko gidaria, ikastolak kontrataturikoa.


Beste egitura aipagarri batzuk, zuzendaritza taldea, irakasleak eta ikasleak izango lirateke. Egitura hauei dagokienez, bai zuzendaritza taldeak eta baita irakasleek ere dokumentu instituzionalen prestaketan parte hartzen dutenez, irteera hau onartu eta antolatzen dute. Baita irteera nora eta nola egin ere erabakitzen dute. Eta nola ez, kanpo erakunde honekin harremanetan jartzen dira. Bertako arduradunarekin harremanetan jarri ondoren, irteera antolatu zuten guztien artean egonaldia gauzatu ahal izateko. Aldez aurretik, gure bi tutoreak, jantokiko arduradunarekin eta hemengo langileekin ere jarri ziren kontaktuan, jakiteko zein egunetan prestatu behar zituzten ogitartekoak (gaztelua ikusten joan ginen egunean), ikasle batek arazoak zituenez (zeliakoa) hauek jakinaren gainean egoteko, jan dezakeena edo ez aurretik prestatzeko, etab.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina