BALIABIDEAK:
Helburuak lortzeko
eskolak duen ondarea da. Hezkuntza jarduera antolatzeko erabiltzen diren
oinarrizko osagaiak. Hiru baliabide mota ditu eskolak:
Pertsonalak:
Irakasleak, gurasoak, ikasleak, zuzendaritzakoak, administrazio eta
zerbitzuetako langileak, espezialista ezberdinak... Hezkuntzaren protagonistak.
Pasadizo honetan irakasleak, gurasoak eta ikasleak daude. Hirurak hartu zuten
parte. Irakasleak gurekin egoten. Gurasoek gu bertara igotzen eta bazkaria prestatzen.
Garai hauetan amak etxean egoten ziren. Hori ere, abantaila handia zan. Orain
ez dut hain erraz ikusten horrelako elkar lana. Jendartea asko aldatu da. Gure
gelako aitak lan egiten zuten, amak aldiz ez.
Materialak: Eraikina,
altzariak eta material didaktikoak lirateke. Pasadizo honetan eskolako eraikina
eta altzariak Indibitiko baserriak eta bertako altzariak ordezkatuko lukete. Gelako
materiala ez da agertzen. Indibitiko baserrian, denetik zegoen: literak,
sukaldea, sukaldeko materiala eta mahia…
Funtzionalak: Denbora
neurtzen badugu, irakasleen denbora agertuko litzateke eta dirua oso gutxi
behar genuen. Hau da, gasolina gurasoek jartzen zuten; makarroiak eta oilaskoa,
ikastolako diruarekin erosten zen. Gastua ez zen handia. Talde guztia
Arratikoak ginen eta Indibiti Diman dago.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina