Ingurunea:
Irteera hau
burutzeko ezinbestekoa da gure ikastola beste elkarte batzuekin kontaktuan
egotea. Hala nola, Baratzeko aterpetxea eta gure ikastola, kontaktuan daude,
urtero irteera berdina errepikatzen delako. Dena dela urte bakoitzean, tutore desberdinak
jarri behar izaten dira kontaktuan.
Ikasleekin batera
monitore gisa doazen bi irakasleek, momentuoro ikastolarekin kontaktua
mantetzen udte, egunerokoa azalduz. Gainera nolabaiteko ezbeharrik gertatuz
gero, ikastolarekin komunikatzen dira, gero hauek ikasleen gurasoei abisua
emateko.
Baratzeko irteera
ume eta gaztetxoentzako burutzen da beti eta kurtsoan zehar astero ikastola
desberdinetatik joaten dira. Gainera udan ere udaleku bihurtzen da hau eta
gaztetxoentzako beraz esan beharra dago ezinezkoa izango litzatekeela Baratzen
aurrera egitea hauen partaidetza gabe.
Esan beharra
dago, autobusen enpresarekin ere kontaktuan jarri behar dela bidaia burutzeko.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina