Nire ustez kurtsuan zihar
sentimentu gehijen batzen dizen momentua irteeretan juten giñinian ixaten da.
Eta gogoratzeotenetik momentu onenetarikua L.H. 1 edo 2jan (enazela akordaten
oso ondo) Espejora jun giñinekua da. Bi urte seijan jun giñin eija esan, behin
zaharrauakin eta bestian gaztiauakin. Bijetan pasa neban oso ondo, baina
esperientzi politxaua daukat goguan nausijauakin jun giñinekuena.
Lehengo akordaten naz, danen
aurretik, irakasliak eta batzen zirila ba irteerien inguruan berba eitxeko,
jungoarin tokiko (Espejo kasu honetan) aterpetxeko arduradunaz harremanetan
ipintxeko, bertako jantokiko langiliakin berba eitxeko, ze nire klaseko bat
celiakia zan ta ordua gauza desberdinak jan bihar bazan, eta asteko menua
preparateko berentzako, datia konfirmateko, etab. eta gero bakotxari ohar bat
banatzeeuzkuen irteerien inguruaz azalpenak emoten, etxera eruteko. Bertan
azalpenez gain erun biharreko gauzen listia be agertzen zan. Halan da be,
paperaz aparte irakasliak gurasuakin batzarra eitxeben duda guztijak argi
geratzeko eta diruen kontuaz eta berba eitxeko.
Bixiko eon eziña, aurreko
egunekua izaten zan. Edo bi eun ariñao, urduritxasunen urduritxasunaz, maletía
eitxen hasten giñila. Iual jakun erropak doblata allaten bazirin be. Amaz
diskutiduten zer erun, klasian emondako listia seidu nahijan… Kantinploria ezin
zala falta, linternia, bixeria, kremia… bueno listan ekarren dana. Ta klaro! Ia
hor gabaz nok eitxeban lo, ze nik… askorik ez! Beti azkan momentuan launari
deitzen, ia zer falta jakun. Han sasoian ezeukaun ez “whatsapp”-ik ez ezer.
Bera egun be alla zan ta Espejora juteko ordua zan.
Danok batzen giñin “Kristo
Portalian”, saku, almuada, maleta ta motxila txikiñakin. Ni autobusian
betikolez Aneaz. Atzera beti mutilak edo nausijak sartzen zirin ta gero ia geu.
Erdi parian desarten giñin, geuri be saltsan eotia gustaten jakun eta. Ta
mariaten zirinak ba aurrian betikolez; Amets, Ainhoa… sartu batera plastikua
eskatzen ebenak. Iual momentuko andereñorik onena etorrizan geuaz (Ana Dani).
Ta honeaz batera Porru. Kriston ondo pasaten gendun beraz. Biajiaz enaz
akordaten oso ondo, asko eindouz eta, baña bai akordaten naz estantziko lekuaz.
Patijo nahiku handi bat, porterijakin, saskibaloiko kanastakin erdijan… Gero
alde baten dana bedartzia euan ta beste aldian jantokija. Bedartzien albuan
jolasteko gelia (eualdi eskasa eitxebanerako) eta onduan logelen lekua. Alla ta
batera danok juten giñin korrika logeletara.
Gure gelan pertsonaje handijenak batu giñin. Vidal, Eneko, Sali, Ruiz, Ane, Irati, Abo ta neu. Zemat barre botaten genduzan gabetan… Vidal lo euala “abadia emon galletia…” esaten, gu danok deskojonaten.
Gure gelan pertsonaje handijenak batu giñin. Vidal, Eneko, Sali, Ruiz, Ane, Irati, Abo ta neu. Zemat barre botaten genduzan gabetan… Vidal lo euala “abadia emon galletia…” esaten, gu danok deskojonaten.
Akordaten naz txarrena jatekua
zala. Iñok ezban nahi jan ipintxeuzkuen menua. Baña keja arren, jan einbihar,
bestela hantxe kieto! Holantxik ikasi gendun guk jaten… Ta klaro, iñok ez ban
nahi geratu jolasten jun barik. Jolas txokuan ezin zan falta Abon abioien
jokua. Danok nahixaten gendun jolastu, pilobat persona beti kolia eitxen eoten
giñin, iual jakun noreaz ibili, bat zaharrauakin, ezagutzen ezendunaz, mutil
zein neska… gauzi da danok nahi gendula jolastu bertan. Baina aparte jolasteko
gela horreri beste erabilera bat be emoten eutzaun. Gabetan, hurrengo egunian
eingo genduna komentateko, edo batzar txikinak eitxeko, hortaz ezan jolasteko
bakarrik.
Enaz oso ondo akordaten egunero
zer ein gendun baña akordaten naz, behin herritxik piskatera, (mendi baten)
gaztelu bat euala, eta Porruk beti esateuzkun “Zaldun Baltza” bizi zala bertan
eta gabetan urtetebala herrija bijilateko. Ikara piskat emoteuzkun, baña gu
pozik Porrun historijak entzuten. Ordun, egun baten gaztelura juan giñin.
Danori gusta jakun, oso politxa ixan zan eta. Bertan geratu giñin bazkaltzen,
aterpetxekuak preparaniko bokadiluakin. Oso egun ona eiban eta albuan itxurri
bat euan. Jaten geuazan lekutik hurbil. Amaitxugendunian jaten, jolasten hasi
giñin bertatik, atzian itxurrijan bañaten amaitxu gendunerarte. Eija esan,
Porru ibili zan geure atzetik korrika geuri atrapa nahijan ta atrapatebana
hartu eta itxurrijan sartzeban. Gero klaro, aterpetxera danok busti-bustitxa
heldu giñin.
Beste egun baten akordaten naz, pantano moduko batera jun giñila bañaten bebai. Kolunpijutan ibili, nahibanak baña, nahibana eguzkija hartzen geratu… Akordaten naz neskok han ibiltxen giñila peinauak eitxen… Oso ondo pasaten gendun. Hor momentuan trankil, pozik… Sentitzen nintzan, ta momentu bardiñian maitxatuta.
Halandabe
momentu tristiak be pasa ixan douz edo bueno, lagun bateaitxik sentidu ixan
douz. Behin Ane belarriko min itzalaaz altza zan ta egun oso txarra pasa ban.
Negarrez, amen faltiaz, min… Ta klaro, geu be arduratu ein giñian. Segijan Ana
Danin billa juan giñin eta bijak medikunera jun zirian. Ezer ezekiun ta
nerbioso geuazan baña atzanian ez zan ezer ixan. Edo bebai gure gelako Ibai
inoz ez zalako etorten irteeretara jatekuaaitxik. Oso berezija zan jatekuaaz ta
beti juten giñin beren peniaaz. Ikara momentuak be pasa genduzan han. Azkan
gabaz, danok kuartuetan geuazala, kanpoko bedartzan zihar, irakasliak
karameluak bota bezen. Ta halako baten, deitxu euzkuen danori ta danok andara
baten linternak hartu ta karameluen billa jun giñin. Hor bai pasa gendula ondo
alkarreri karameluak kentzen, ia nok gehijen lortu… Momentu
dibertigarrijenetariko bat ixan zan. Ta bitxartian han euazan Porru ta Ana Dani,
baña batez be Porru, geu ikaratzeko gauzak preparaten. Ta guk ez ikusteko,
karameluen billa bihaldu euskuen. Halako baten, barrura sartzeko esan euskuen,
sasoi dala lo eitxeko. Ta aterpetxera sartu giñin momentuan, pasillo amaieran
euan ateko kristalian esaldi bat
euan idatzitxa. Gorrizko, odola ixango bazan modura.
Hauxa momentu txarra pasatia. Batzuk negar baten ama nahidabela, nonorek
min eingoaitxula… Danok pasilluetatik zarataka, korrika… Desmadre bat. Batzuk
holako txarto eztabe pasa bizijan. Gero ya, irakasliak esaeuzkuen bromia zala
ta bueno trankildu giñin. Halandabe Porruk “Zaldun Baltza” ixan zala esaten
jarraitxu ban, geu bijilaten eon zala ta. Ondo pasa gendun, estantzi ederra
ixanzan ta hurrengo eunian, altza, maletak ein, dana batu ta barriro bueltan
Lekitxora.
Bueltan, ija irteera guztijetan moduan, idazlan bat ein bihar ixaten
genduan, euskerako arluan esateuzkuen ba idazlanak lantzeko, idazten
ohitxuteko… orduan oso presente euanez irteeria, beti eskatzeeuzkuen irteerien
inguruko idazlantxu bat idazteko, danetatik gauzarik txarrera hauxe zan,
Lekitxora heldu ta ikastolara heldutako lehelengo egunian idazten hastia…
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina