2016(e)ko maiatzaren 10(a), asteartea

KULTURA- Maitasunezko irteera

Kulturaren aldetik, ohituretan oinarritzen da alde batetik. Ikastetxearen ohitura kasu honetan, irteera bat burutzea da Sukarrietara LHko seigarren mailako ikasleekin. Baina konkretuki esateko, gure ohitura gisa soka saltoan aritzea izan daiteke, eta mutilak futbolean jokatzea, kirol horretan asko ibiltzen baitziren. Beste alde batetik, ikastetexko kultura bere izaera eta lan egiteko eran oinarritzen da, hala nola, taldeetan banatu gintuzten eta bakoitzak proiektu bat egiten zuen, jantokian ere talde txikiko mahaietan banatzen ginen. Gainera, irakasleek irteerak burutzeko era ere kultura atalaren barruan sar genezake, koordinazio batekoin eta pausu batzuk jarraituz ezarri baitzuten irteera hau, ikasleek era praktikoago batean eta partehartzailean (tailerretan eginiko eskulan desberdinak burutuz) ikasteko aukera izanez.  

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina