Ontxe momentuen burure etortzen jatezen egoerak eztot uste unibertsidadeko
irakasle bateri kontetako modukoak dizenik. Ezta lotsatu edo damutu eitzen
nazelako, eskolako hamalau urtietatik horretaz akordetiek penie emoten doztelako
baino. Hau espero dot maisuek eskatu eta presiopien naulako izetie baia etxera
bideko autobusien seguru nau beste mille egoera etorriko jatezela burure.
-------------------------------------------------------------------------------
Oin 10 urte edo izengo zan, bueno gehixau, ze arin pasetan diren urtiek… Ba
9 urte euko nabezen gutxi gorabehera, LH hirugarren mailan, astien birritzen
eukitzen genduzen arte hezkuntzako klasiek, bakotza ordu bete ingurukoa. Edu
Gordo zan gure irakaslie orduntze. Gerniken oso prexiatue dan eskultore eta
marrazkilarixe; adibidez, merkatu plazan aurrien marmolez eta harriz einiko aginetako
zepilloa emoten daben eskulture bat deko jarritze baserritarren omenez.
(suposatzen da nekazarixen tresnak errepresentetan dabezela baia horren antza
artzen dotzet).
Bueno ba narrazinoagaz hasteko… Udazkena izengo zan, Bermioko arrantzaliek
antzine zelan bizi ziren ikusteko arrantzale museora eruen dozkuen eskolatik.
Egixe esan, horra juatie txorrada bat dala pentseta badogun be, gure
aitzindarixen bizimodue ezagutzie ezinbestekoa da gizartie zelan aldatu dan
konturatzeko, eztogu aprezizetan ze ondo bizi garen. Orduen, hora joan da gero,
hurrengo arteko klasien ikusi genduneri buruzko marrazki libre bat eitzeko eskatuzkun
nahi gendun moduen eta eran. Tamalez, ikasle guztixok arkatza ta rotuladorak
hartun eta estereotipoetan jeuzi ginen: barkuek, izaro islie, arrainek…
margoztu genduzen.
Maisuek hori ikusitze, hurrengo egunien klaseko materialari (rebistak,
zigiluek, harixe… aurreko egunien eskure eukin genduxen material bardinekin)
zelan emon erabilera desberdine erakutsizkun praktikara eruanda, hauxe da, praktikaa
eruanez, berak einiko marrazkixek erakusten. Orduen, gu motibetie lortuban eta
ikasle bakotzak nahibana eitzen hasi zan, alandabe estereotipoetan jeuzi ginen
baina etzon ardure baliabide desberdinek erabiltzen ikesi gendulako. Bi egun
emon genduzen lan hau eitzen eta irakaslie oso pozik jarri zan ikusi bazen
emaitzekaz. Horregaitzik, telebistan ikusiban anuntzizo bateko konkusora
botatie erabakiban “pezqueñinez, no gracias!”. Handik hilebetera edo,
gabonetako oporrak heltzeko zirenien irabazlien artien geundezela esazkun eta
zarixe Madrillera asteburupasa joatie zala. Astiek luze einjakuzen asteburu
hori noz etorriko…
Azkenien heldu zan, Madrillera autobusien 7 ordu tarde genduzen,
autobuseroa galdu einzalako, zelako zorte txarra. Heldu ta segiduen maletak
gelatan itxi eta afaltzen jun ginen. Akorduen dekot janarixe super txarra
eguela, usteot paella ziku bet eta bigarren oiloskoa egon zirela, eskerrak amak
bokadillo bat eta txokolatie sartuztezela maletan... Afaldu ta gero, ohera jun
baino arinau jolasteko aukerie emondozkuen irakasliek. Baina heldu ginenerako Gaztelakoak
futboleko kanpoa hartunde eukibien eta euskaldunek ginelako ezpien gugaz
jolastu nahi izen. Hori entzukeran, burrukan hasi baino arinau maisuek esaskuen
kasurik ez eitzeko, eztabela merezidu eta pilla-pillara jolasten hasi ginen.
Hurrengo egunien, sapatue zan, goizetik altze ginen FROMera juateko. Han
españia osoko leku desberdinetako pertsonak eta janarixe egon ziren, harek bai
gozo. Danetatik emozkuen probetako eta jolas batzuk be eingenduzen pezqueñinez
ez jateko kontzientzietako. Geuzie zan urte horretan eta aurrekoatan, itsasoatako
arrain larrei arrantzatu zirelez, txikitxuek baino ezirela geratzen eta klaro harek be arrantzatuz gero, ezingo ziren ugaldu
etorkizun baterako.
Domekan, Fauniara jun ginen, inoiz egon nazen zoo handixena da, ezteko bape
zerikuzirik gure inguruetan dauzenakaz (basondo, kabarzeno…), pasada bat. Hango
animalixek ikusi, souvenier batzuk erosi eta amaitzu zan gure biajetxue.
Biajie laburre izen zan baia ondo pase gendun klase osoak batera eta
esperientzi askon lehenengoa izen zan, inoiz ahaztuko eztogune. Horren ostien,
Eslovenian interkanbioa, ikasbidaixen eta eskolatik kanpo organizeniko
eskapadak be ein doguz.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina