Baliabideak:
Eskolako ekintzak
aurrera eramateko ezinbesteko elementuak dira.
1.
Baliabide pertsonalak:
Baliabide pertsonalak ezinbestekoak dira proiektuaren funtzionamendurako
izan ere, ardura nork hartu eta planifikatzeko beharrezkoak dira.
Baratzera joateko ikastolatik ezinbestean bi monitore bialdu zituzten,
talde bakoitzarentzako bat, kasu honetan
gure tutoreak ziren. Gainera bertan hainbat monitore izan genituen ekintza
desberdin erakutsi eta gidatzen zizkiguten eta gure tutoreek deskantsua hartzen
zutela esan daiteke.
Lehen aipatu bezala, baserri eta nekazaritza inguruan aritu ginen, beraz,
gure monitoreen ardura animaliak eta erakustea eta zaintzea, ortuan landareak
nola landatu erakutsi… zen baina horiez gain, bakarrik animalien eta baratzearen
zaintzan zentratzen ziren langileak ere bazeuden. Ezinezkoa izango litzateke
Baratzeko baserri ingurua aurrera ateratzea bestela.
Aterpetxean bertan gosaldu, bazkaldu, merienda jan eta afaltzen genuen,
beraz, hainbat sukaldari eta janaria zerbitzatzen zuen pertsona ere bazeuden
egun osoan zehar lanean.
Aterpetxea ondo txukun utzi behar bagenuen ere, garbitzaile batzuek egunero
garbitzen zuten goitik behera aterpetxea, hainbeste jende egoteak, nahi eta
nahi ez, ezinezkoa egiten baitu guztia txukun egotea.
Garraioari dagokionez autobusa erabili genuen eta ondorioz, autobuseko
gidari bat behar izan genuen denok helmugara eraman eta bueltan ekartzeko
2.
Baliabide materialak:
Baliabide materialak, ezinbestekoak dira egonaldi batean, hala nola aterpetxea
literadun oheak eta logelak, jangela, itxaron gela, denbora librerako gela bat
(jolasez beteta), kanpoan jolasteko espazio eta baliabide desberdinak,
animaliak egoteko kortak eta landak, ortua, negutegiak…
Ezinbestekoa da bertara heltzeko garraioa ere eta kasu honetan autobusa
erabili genuen.
3.
Baliabide funtzionalak:
Hiru egun pasatu genituen Baratzen eta bertara joateko diru kopuru bat
ordaindu behar izan genuen, kantitate handia izan ez arren.
Formakuntzari dagokionez, haurrak bertako ohituretan hezi, nola tratatu
jakin eta ideiak transmititzeaz gain, ingurua ondo zaintzeko profesionalak ere
behar dira.
Aterpetxea gehienbat jan eta lo egiteko erabili genuen, izan ere gainerako
ekintza guztiak kanpo esparruan egiten genituen. Kortak eta baratzeak esplorazio
eta ezagutza eremuak ziren.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina