Helburuak:
Helburuak zehatz
mehaz zehaztea ez da horren erreza, izan ere lortu nahi dena eta lortutakoa
ezberdina izan daiteke. Istorio hau, eskolako irteera baten zentratzen da eta
irteera horretan baserri eta nekazaritza inguruko aterpetxe baten pasatu
genituen bi egun eta hiru gau, beraz, esan daiteke, haurrak etxetik atera eta
euren autonomia garatzen laguntzeaz gain, gure inguruan horren presente izan
dugu baserri eta nekazarien zereginak ezagutu eta bizitzea izan zela
helburuetako bat (ikastetxeko urteko plana eta urteko memoriarekin lotura duela
esango nuke). Behin baserri inguruan egonda, animaliei eman beharreko tratu
egokia zein den ikasi genuen, hau da animaliak ezagutu, zaindu eta maitatzen
ere erakutsi ziguten.
Nekazaritza
inguruan, animaliez gain, landare eta ortuak ere aurki ditzakegu. Jakina da
barazkiak baratzeetan landatzen direla baina, norberak egitearen esperientzia
desberdina da, beronen zaintzara ere bultzatu gintuztelako. Ura bota,
intsektuek landareak ez jateko pestizidak erabiltzen direla ikusi….
Bost urte bakarrik
genituela kontutan hartuta, norbere etxean bezala dena gure inguruan
zentratzetik, ikasle bat gehiago izatera pasatu ginen, horrela, kontutan hartuz
nagusi baten arduran hainbat haur
ginela, gure artean elkarri lagundu eta harremanak estutzeko aukera ezin hobea
izan zen. Honek, ordutegi desberdinak izatera, etxetik kanpoko janaria jaten
ikastera, lo egiterako orduan errespetua izatera… bultzatu gintuzten. (AJA-ren
barruan dago izan ere lege eta arauak bertakoek ezarritakoaren eta gure
irakasleen araberakoak izan ziren)
Gu ingurune
euskaldunetik joan ginenez eta euskaraz hitz egiten genuenez ez genuen igarri
euskararen bultzakada baina, gurekin joan ziren haurrek, euskararen erabilera
murriztua zuten eta bertako monitoreak beti saiatzen ziren bultzakada ematen. (Hau
ikastetxeko curriculum proiektuaren barruan dago izan ere, euskararen erabilera
ezinbestekoa da.)
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina