2016(e)ko maiatzaren 10(a), asteartea

BALIABIDEAK (Donostira goaz)



BALIABIDEAK:
Baliabideak zerbait lortzeko, kasu honetan txangoko helburuak, bitartekoa izan daitekeen ahalbide edota tresnak dira. Baliabideak hezkuntza arloan aztertzean hauek hezkuntzaren kalitatearekin erlazionatuta daudela ikusi daiteke, kasu gehienetan gero eta baliabide hobeak izatean gero eta hezkuntza hobea lortzen baita.
Horrela ba, kontakizun hau aztertzeko baliabideak hiru multzotan sailkatuko ditut: pertsonalak, materialak eta funtzionalak:
Pertsonalak: Baliabide pertsonalak heziketa posible egiten dutenak dira. Alde batetik gurasoak eta guraso-elkartea ditugu, hauek txangoa burutzeko baimena eman, proposamenak egin edota honekin erlazionatutako erabakiak hartzen dituztelako. Bestetik hezkuntza zentroko langileak ditugu. Zuzendariak proiektua onartzeko ardura dauka. Irakasle taldeak eta hauetako kide bakoitzak proiektua martxan jartzen laguntzeko eta hau gauzatzen denean bere ikasle taldearen arduraduna izateko erantzukizuna dauka, eta honi aurre egiteko kapaza dela ziurtatzeko kontuan izan behar diren faktoreak bere formakuntza, esperientzia, motibazioa eta inplikazioa dira. Ikasleak ere kontuan hartu behar dira, azken finean ekintza honen protagonistak baitira. Azkenik, ekintza hau posible egiten duten eskolatik kanpoko profesionalak ditugu, kasu honetan garraioko txoferra eta akuarioko eta kutxaespazioko langileak direlarik.
Materialak: Baliabide materialak ekintza burutzen den espazioa zehazten dutenak dira. Txango honetako espazioa zehazteko bertako ekintzak kontuan izan behar dira. Lehenengo eta behin Gernika-Lumo herri bizkaitarretik irten ginen, Donostia hiriburu gipuzkoarrera joateko. Bertan, akuarioa, kutxaespazioa eta La Concha hondartza bisitatu genituen. Azkenik, Gernikara bueltatu ginen. Aipatzekoa da espazio guzti hauetara heltzeko erabilitako garraioa ikastetxeak kontratatutako autobus bat izan zela.
Funtzionalak: Baliabide mota hau diruak, denborak eta prestakuntzak osatzen dute. Irteera hau gauzatzeko dirua gurasoen eta eskolaren eskutik irten zen eta garraioa, ekintzak eta bertako profesionalak ordaintzeko erabili zen. Denborari dagokionez hau diruaren kontzeptuarekin lotuta dago, irakasleen edota profesionalen denbora ordaindu egin behar baita. Azkenik, prestakuntza aurreko bi kontzeptuekin lotzen da, honek denbora eta dirua (eta beste hainbat kontzeptu, adibidez ordutegia, egutegia edota lanaldia) kudeatzen baititu.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina