2016(e)ko maiatzaren 10(a), asteartea

BALIABIDEAK: pertsonalak, materialak eta funtzionalak



Baliabideak, eskolak bere helburuak lortzeko jartzen dituen ondareek osatzen dute. Elementu honekin garatuko da heziketa, oinarrizkoak dira, hauek gabe hezkuntza ez litzateke posible izango. Eskola batean hiru baliabide mota bereiz daitezke:

Pertsonalak: Heziketa posible izateko protagonistek osatzen dute. Hemen, ikasleengan sinesten duen irakaslea (Edu, arte irakaslea zeinek ikasleen sormenean sinesten duen) eta irakasle taldea (irakasleen parte hartze gabe bi ekintza hauek ez lirateke egingo), gogotsu dauden ikasleak (ikasteko eta dakitena praktikan jartzeko nahia dutenak), zuzendaria (proiektua onartzen duena eta irakasleen proposamenak entzuten dituena) eta gurasoak (haien baimenik gabe bidaia ez zelako posible izango) aurkitzen ditugu, besteak beste.

Aurreko hauek dira ezagunenak edo azalean daudenak baina baita ere dira kontutan hartzekoak, zerbitzu sozialetakoak, osasun zerbitzuak… instituzioetako pertsonalarekin harremana izatea.

Materialak: Espazioa zehazten du. Lehenik eta behin, museoa, bigarrenik, ikasgela eta barruan aurki ditzakegun altzari, materialak… eta azkenik, Madrilgo aterpetxea, logelak, zooa, FROM… Espazioa egituratzen dute eta ondorioz, ikas-irakas ekintzan zein kudeaketa baldintzatuko dute.

Garraioa, bai trena bai autobusa ere elementu honen parte izan daitezke, espazio horietara mugitzeko erabiltzen direlako.

Funtzionala: Giza- eta material-baliabideak eraginkor bihurtzen dituztenak dira, horiek funtzionarazten dituztenak. Garrantzitsuenak denbora, dirua eta prestakuntza dira, baina badira beste batzuk ere (ordutegia, egutegia, lanaldia…). Diruaren garrantzia azpimarratu behar da, bestela gainontzekoa ez delako posible izango. Eskola txangoetara joateko familiak (gure ikastolan behintzat), ordaindu beharra geneukan, adibidez; 5€ trena, museoa ordaintzeko eta etxetik otordua. Beste alde batetik, prestakuntza izateko ikasketak ordaindu behar dira. Eta azkenik, denbora diruarekin ordaintzen ez dela esaten bada ere, hori ez da horrela, irakasle edo monitoreei Madrilen asteburu pasa joatearren ordaindu egiten diete, museoko pertsonalari,… haien denbora gurekin igarotzearren. 

Baliabideek izugarrizko garrantzia dute hezkuntzan, zenbat eta baliabide hobeak, orduan eta hezkuntza hobea. Baina baliabide guztiek beraien garrantzia duten arren, diruaz aparte denbora da arreta gehien merezi duena, izan ere, mugatua da eta hori gabe ikasleek ez dute beharrezkoa bereganatuko.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina