Proposamen
hau, edozein ikastetxetara luzatzen dugu. Gure helburua kasu honetan adimen
emozionala lantzea da eta hau antzerki bidez bideratu nahi dugu. Uste dugu
horrelako ekintzekin parte hartzea handiagoa izaten dela eta jendea honen parte
izatea nahi dugu. Honekin batera, enpatia, emozioen menperatzea edota bullying
kasuak landuko dugu eta haurrak gure ekimen hauetatik batez ere emozionalki
garatuago ateratzea nahi dugu. Gurasoen parte hartzea ere sustatuko dugu, hauek
baitira lehendabiziko elementuak hau jakiteko beharrizana dutenak, eta horretan
ere lagundu nahi dugu. Beraz gure helburua antzerkiak egiten hastea da, honek
arrakasta izatea, ikastetxez ikastetxe balore hauek banatu ahal izateko.
HELBURUAK:
Ikastetxeetan
planteatutako proiektu honen luzaroko helburua ikasleen adimen emozionala
lantzea da. Horretarako prozesu jarraitu bat burutuko da, non ikasgeletan
astero ekintza praktiko eta dinamiko ezberdin bat burutuko den. Antzerki
antzeko zerbait egiten arituko gara, honekin ikuslegoa geureganatu nahian. Aipatutako
ekintzetan kontzentrazioa, enpatia, emozioen menperatzea, sozializazioa edota
bullyingaren presentzia landuko dira, jorratutako gai guztiak konbinatuz
hasieran aipatutako helburua lortzen delarik. Parte
hartzeari ere bere garrantzia emango diogu, elkarren artean harremanak egitea
oso garrantzitsua baita, eta horrela kontaktu fisikoa ere bultzatuko dugu.
Lotsa alde batera utziz, eta ikasle ausartak bihurtzeko asmoz.
Honez
gain, eta helburu horien artean, gure proiektu hau eskoletan onartzea ere bada
beste helburuetako bat. Arestian aipatutako elementu horiek ardatz hartuta,
eskoletan sartzearekin txikitatik nahi dugu ikasleak horren kontziente izatea
eta batez ere beraien sentimenduak kontrolatu, ulertu, besteenak ulertu, etab.
hau da, benetan adimen emozionala garatzea.
BALIABIDEAK:
Baliabideak eskolako ekintzak aurrera eramateko ezinbesteko
baliabideak dira.
Materialak:
Baliabide materialei dagokienez, lehenik eta behin
ezinbestekoa dugu entsaioak egiteko gela bat. Honez gain, eskola bakoitzean
antzezlana egiteko gela bat ere beharko dugu, ikusleak sartzeko lekuarekin eta
eskoletara heltzeko garraioa ezinbestekoa dugu.
Antzerkia egiterako orduan, musika aparatuak, mozorroak,
panelak eta makillajea ere beharko dugu, ingurunera hobeto egokitzeko
antzezlana.
Pertsonalak:
Baliabide pertsonalen bidez, proiektua aurrera atera daiteke
izan ere, ideiaren sortzaile diren antzezlerik gabe ez litzateke antzerkirik
egongo. Gainera antzerkiko parte diren bitartean arduradun desberdinak izango
dira: taldeko zuzendaria, antzerkiaren funtsa zein den argitzen duena eta hau
gidatu; idazkaria, kontratuen eta diruaren ardura duena; kudeatzailea, kanpoko
elkarteekin harremanetan jarriko dena.
Antzerkiak ikuslegoari zuzendutakoak dira, kasu honetan
haurrei. Ikusle gabe antzerkiak ez luke zentzurik izango, ez litzatekeelako
kontzientzia piztearen helburua lortuko.
Gainera ikastetxeko zuzendaritza taldeak eta guraso
elkarteak kasu honetan izugarrizko garrantzia dute izan ere hauek baitira
proiektua aurrera ateratzeko baimena emango dutenak.
Funtzionalak
Antzezlanak eskoletan egingo ditugu, konkretuki gelaren
batean, normalean ikus-entzuteko gelan
izango da eta gela horrek, eskolan, funtzio desberdinak izango ditu, hala nola
bideoa ikusteko, ikasleek euren proiektuak aurkezteko…
Langileoi dagokionez, beti libre egongo gara edozein egun
zein ordutan antzerkiak aurrera eramateko, eskaeraren arabera.
Antzerkiengatik eskatutako dirua, lehenik eta behin lanera
behar ditugun elementuentzako izango da erabilia eta ondoren gure soldatak
lortzeko.
Antzerkia sortzean astean lau aldiz elkartuko gara, baina
behin hau finkatu ostean, astean birritan burutuko ditugu entsaioak (betiere
gehiago behar ezpada).
Dirua (kantitate bat eskatu eta lehenik eta behin guk behar
dugun materiala erosteko eta gero soldatak bideratzeko).
EGITURA:
Egitura osatzen duten elementuak helburuak lortzeko
funtzioa zehazten zaizkien banakoak dira. Gure kasuan, antzerkilariek, taldeko
zuzendariak, kudeatzaileak eta idazkariak hartuko dute parte zeregin honetan.
Hauek koordinazio eta antolakuntza bideratzen dute, banakako bakoitzak bere
rola izanez: antzerkilariak (performanzaren bitartez ikasleen emozioak lantzea),
zuzendariak (taldeko ordezkariaren papera betetzea), kudeatzaileak (beste erakunde batzuekin
harremanetan jartzea) eta
idazkariak (idazkari lanez arduratuko da). Gure konpainian barne
funtzionamendua hobea izateko helburuarekin kargu desberdinak finkatu dira
baina aldi berean, guztiok izango gara sortutako proiektuaren parte hartzaile
(antzezleak).
Eskola, ikastetxe, ikastola… izan daiteke
proiektu honen parte hartzaile gai hau mugagabea delako eta lantzea ezinbesteko
ikusten dugulako. Gure
kudeatzailea aipatutako erakundeetara zuzenduko da zuzendari talde eta guraso
elkartekoei gure proiektuaren proposamena egiteko. Batzuetan, zuzendaria izaten
da proposamena onartzen duena, lantzen diren edukiak eskolan landu nahi
duenarekin bat datozelako. Beste batzuetan ordea, guraso elkartea da erabakia
hartzen duena eta proiektua eskolan burutzen bada ere, denbora librean izaten
da (eskolaz kanpoko ekintza bezala). Gainera, edozein tokitako funtzionamendu
hobea izateko legeak eta arauak bete behar dira, gureak adibidez, 30 ikasle
baino gutxiago izatea ikasleen parte hartzea handiagoa izateko, isiltasuna,
errespetua...
Beste egitura
aipagarri batzuk, zuzendaritza taldea, irakasleak eta ikasleak izango lirateke.
Proiektua gauzatu ahal izateko hezkuntza
zentroko eta honetatik kanpoko hainbat kideen partaidetza behar da. Lehenengo
eta behin, ikastetxeko zuzendaritza organokoek edota guraso elkarteak proposatutako
proiektua onartu behar du. Ontzat eman denean antolakuntza orokorra (egutegia,
ordutegia, arauak, etab.) gauzatu behar da eta horretarako instituzioko hainbat
sektoreetako kidez osaturiko batzarrak egin behar dira aukeratzeko. Baimena
izan ondoren, gu lanean hasiko gara, izan ere, ez dugu beste zerbitzu eta
profesionalekin (garraio, jantoki…) kontaktuan jarri behar.
KULTURA:
Kultura ohituretaz arduratzeaz gain, ikastetxeko kultura bere
izaera eta lan egiteko eran oinarritzen da¸ ahalmen intelektuala landu eta
garatzeko ezagutza eskuratuen multzoa da. Gure proposamen honekin, talde lana
sustatzeaz gain, ikasleek antzezlanaren bidez adimen emozionala zer den ezagutu
eta hari buruzko informazioa barneratuko dute, praktikotasunaren eta
dinamikotasunaren eskutik. Hezkuntza ez-formala da, beraz, antzezlanaren bidez
tranmititzen dena ikasleek konturatu gabe adimen emozionalaren alorreko hainbat
aspektu ikasten baitituzte.
Kulturarekin jarraiki,
aipatutako gai hori barneratzeaz gain, antzezlanaren bidez euskararen erabilera
sustatuko dugu, eta gure hizkuntzaren bidez ikasketa praktikoago batean
oinarrituko da proiektu hau. Beraz, laburbilduz, antzerki honekin gure lan
egiteko era elkarlanean eta koordinazioan oinarritzen dela esango genuke,
emozioak lantzeko biderik onena baita lan kooperatiboa.
TEKNOLOGIA
Hasieran, taldean adostutako
idea bullyng-ari aurre egiteko eta hau prebenitzeko proiektua sortzea izan zen
baina gero, konturatu ginen adimen emozionala lantzeak ondorio hobeak ekarriko
zituela, ez bakarrik bullyng-a prebenitzeko baizik eta haurren zoriontasuna eta
estabilitate emozionala ekarriko zuelako.
Ideia ondo zehaztu ondoren, hau
nola transmititu pentsatu genuen eta eskola bakoitzean denbora labur batez
egongo ginela kontutan hartuta, antzerki esanguratsua egitea zela erabaki
genuen ideia onena. Antzerkiaren proposamena eta gero, ezinbestekoak ziren
sentimendu eta egoerak azaltzeko gidoi bat prestatu genuen, ikuslegoaren
bizimodu eta sentimenduetara egokituak. Gure prozesua normalean beti izaten da
berdina. Lehendabizi gidoia prestatu eta hau landu. Pertsonaiak banatzen ditugu
eta entsaioak egin. Hala ere lehendabizi, ikastetxeetara joaten gara honen
berri ematera lehendabizi zuzendaritzara hurbildu eta honek jakinaren gainean
jarriz. Baita guraso ordezkari taldea ere. Eta baiezkoa bada, hauekin batu eta
data eta ordua pentsatzen da, beraien ordutegira moldatuz. Azkenik aztezpena
egiten dugularik.
Ipuin musikalean edo antzerkian,
adimen emozionala lantzea izango litzateke helburua eta horretarako, antzerkian
gure ikuslegoak egunero aurkitzen dituen egoerak landuko ditugu, euren
larritasunak azalduz eta bakoitzaren sentimenduak zeintzuk diren adieraziz.
Antzerkian bertan bakoitzaren sentimenduak azaltzean, hauek azaltzeko beldurrik
eza eta enpatia ere landu nahi ditugu, horrela, egoera zailak ekiditeko.
Hau guztia prestatu ostean,
hainbat eskola eta ikastoletan aurkeztu genuen gure lana edo proposamena.
Gure proiektua eskolan onartua
izateko, guraso elkartea jakinaren gainean jarri behar dugu eta hauek motibatu,
adimen emozionalaren garrantziaz kontzientzia piztu eta hau lantzeko gogoa
pizteko euren artean. Gainera zuzendaritza taldean ere, adimen emozionala
lantzean inguru akademiakoan duen hobekuntza azalduko dugu, denen artean
proiektua aurrera ataratzeko.
INGURUNEA:
Antzerki taldea ez da isolaturik dagoen erakunde bat, gizartean murgilduta dagoen erakundea baizik, bertako gainontzeko ikastetxe, erakunde zein taldeekin harremanetan izanez. Kanpo elementu edota erakunde hauek eragin zuzena dute honengan, hau da, antzerki taldearengan; honek, kanpoko elementu zein erakundeetan duen moduan.
Gure egoera honetan ikusi daitekeen bezala, antzerki taldea kanpoko erakundeekin jartzen da harremanetan, Bizkaiko lurretan diren ikastetxeekin alegia. Honen bitartez, probintzi berdinean diren herrialde ezberdinetako ikastetxe hauekin harremanetan izanez eta sare bat eraikiz.
Hartu eman honetan, kanpoko elementuek eragin zuzena dute antzerki taldearengan eta antzerki taldeak kanpoko elementu zein ikastetxe ezberdinengan. Antzerkiaren lanketa honetan haurren parte-hartzean eta euskalki ezberdinen lanketan, maila sozio-ekonomiko zein -kulturalen aniztasuna ematen da, hau horrela, tokian tokiko modu ezberdin baten landuz.
Antzerki taldea erreparatuz gero, Munitxibarren kokatua dagoelarik, herri euskaldun batean kokatua dago. Herri euskaldun, eta zehatzago esanda, Bizkaitar baten parte izanez, gure ahotan mintzatzen eta lantzen dugun euskara bizkaitarra da. Azken urteotan euskal probintziek jasan dituzten aldaketak aztertuz, antzerki bidez euskalki bizkaitarra landu eta indartu nahi da eraikia dugu sarean diren ikastetxeetan.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina