Kanpoko elementuek eragina dute zentroen
funtzionamenduan, eta hainbat faktorek baldintzatzen dute (kokapen geografikoa,
ingurukoen maila sozioekonomikoa, araudia, eta abar).
Gernika Bizkaiko kostaldean kokatzen den herri txiki bat
da, inguru hau betidanik bizi izan da arrantzaz eta nekazaritzaz. Eskolak ortu
txiki bat zuen non ikasleok astean behin landatutako produktuak zaintzen
genituen. Arrantza aldiz, ez da hain hurbilekoa, Bermeo da hurbilen duen herri
arrantzalea, Gernikatik hogei minutura. Bertan, arrantzale museoa dago eta nik
ikasi nuen eskola urtero jartzen zen/da kontaktuan museo honekin bisitan
joateko, hau da, kanpoaldearekin harremanetan dago. Beti ezin daiteke irteerak
egiten egon baina museo batzuk ikasleentzako erakusketak izaten dituzte
prestatuta eta istorio, kondaira etabarrekin ikasleek edukiak errazago
barneratzen dituzte edukiak.
Madril, osterantzean, Espainiako kapitala da eta ingurune eta ideia
desberdinak badituzte ere, bizikidetza egoki bat lortzeko aukera paregabea izan
zen bertako jendearekin. Baina aldi berean, bidaia honek Bermeoko txangoarekin
lotura handia izan zuen, arrain txikiak ez arrantzatzeko kontzientziatu nahi
gintuztelako beste metodologia batzuk erabiliz, adibidez, antzerkien bitartez.
Honela, komunitate-sarea sortzen da, eskola eta kanpoaldearen arteko
harremana, elkarbizitza hobetzeko eta biak eskutik baturik joateko.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina