Egitura:
Gure ikastolako irakasleen batez ere gure bi geletako tutore bien
(idazkaria da deiak jasotzen dituena beraz, idazkaria ere tutoreekin kontaktuan
zegoen) eta Baratzeko langileen (batez ere haurrekin aritzen ziren monitoreak,
baina baita bertako zuzendari edo ordezkariak) arteko koordinazioa behar izan
zen, edozer prebenitzeko edo zerbait gertatu ezkero nola jokatu jakiteko.
Dena dela, ikastolatik urtero joaten dira Baratzera eta gaur egun
kontaktuan jartzen direnak tutoreak diren arren, lehenengo kontaktua eta plana
zuzendaritza taldetik ggin behar izan zuten.
Proiektua aurrera eramateko, familien adostasuna beha izan zen eta euren
prestutasuna, 5 urte haurrak hiru eguneko irteera batera joatea baimentzeko.
Beste eskola batzuetako jendea ere joan zen, beraz haur desberdinekin
moldatu beharra izan genuen. Dena dela talde txikiak banatzerakoan gure
ikastolakoekin egoten ginen.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina